Zunibal enpresak Derion dauka egoitza, eta 28 urte baino gehiago daramatza arrantza jasangarrirako irtenbide teknologikoak garatzen eta merkaturatzen.
Bere bezeroei, mundu zabaleko arrantza-enpresei, lagundu nahi die ingurumena errespetatzen duen modu eraginkorragoan lan egiten. Horretarako, zenbait irtenbide eskaintzen dituzte; esate baterako, informazioa unean bertan biltzeko gailu teknologikoak, komunikazio-sistema seguru bezain eraginkorrak eta adimen artifizialeko zein machine learningeko sistemak, datu-kopuru handiak aztertzeko, besteak beste. Horrez gain, arrantzarako gomendioak egiten dituzte.
Zunibalen berrikuntzek oso lotura handia dute teknologiekin; esate baterako, adimen artifizialeko algoritmoak, datuak sentsoreen nahiz IoT irtenbideen bitartez atzitzeko prozesua eta informazio horren haririk gabeko igorpena.
Haien irtenbideak ozeano guztietara egokituta daudenez, badute arrainen mota, espeziea eta tamaina bereizterik. Hori dela eta, nahi gabeko harrapaketak murrizten dira nabarmen. Teknologia horiek arrantza-floten lekualdaketetan ere eragina dutenez, arrantza bera eraginkorragoa da, eta karbono-aztarna murrizten da.
Zunibalen arrakasta berritzailearen giltzarrietako bat Europa osoko enpresekin, zentro teknologikoekin eta unibertsitateekin garatutako lankidetza da. Izan ere, arrantzarekin eta jasangarritasunarekin zerikusia daukaten zenbait programa europarretan parte hartzen dute.
Bizkaiko enpresetan teknologia berriak ezartzeko prozesuko arrakasta-kasuei buruz CEBEKek bultzatutako podcasteko kapitulu honetan, Aitor Aizpuruarekin, Zunibaleko zuzendari teknikoarekin, hitz egin dugu.
4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es
Arrakasta – kasuen zerrenda