TeknoDidaktika konpainiak teknologia hau darabil, ikaskuntzako etapetako istripuak ekiditeko eta ikasleen gaitasunak hobetzeko
TeknoDidaktika enpresa bilbotarra laneko arriskuen arloko prestakuntza teoriko praktikoan dago espezializatuta, eta enpresan bertan nahiz estatu osoan duen edozein instalaziotan ematen du. Nahierako prestakuntzak dira, bere bezeroen premien arabera daude egokituta eta guzti-guztiek laneko istripuak murriztea edota desagerraraztea dute helburu, eskuragarri dauden tresna onenen bidez.
Bere prestakuntzak oinarri dituen tresnen artean, errealitate birtuala nabarmentzen da. Teknologia horri esker, inguruneak birsortzen dira, eta, gailu haptiko edo ‘joysticken’ bitartez, badago bertan jarduterik. Hartara, ikasleak arriskuren bat sorrarazi dezaketen makinen edo ibilgailuen erabileran trebatzeko gai dira; esate baterako, orga jasotzailea edo edonolako garabia.
Hona hemen errealitate birtualeko plataformen bidez garatutako prestakuntzaren eta ikaskuntzaren abantaila nagusiak: arriskuak murriztea, ikastaro bera behar beste aldiz ematea, edonolako tresnaren edo ibilgailuaren jarduna simulatzea eta edozein kokapen fisikotan egin ahal izatea. Errealitate birtualaren bidez garatutako prestakuntza egin ahal izateko, honako hauxe baino ez da behar: errealitate birtualeko betaurrekoak edo bisorea, horiek konektatuta dituen ordenagailu ahaltsua eta ingurunearekin elkarreragiteko bi ‘joystick’.
TeknoDidaktikak horrelako prestakuntza eskaintzen die bezeroei, baina errealitate birtualeko ‘softwarea’ garatzean eta erabiltzean funtsezkoa da beste enpresa bilbotar batek duen zeregina: Ludus Global.
Errealitate birtualetik haratago, 4.0. industriarekin lotutako beste teknologia batzuek ere badute zeresan handirik prestakuntzaren etorkizunean; esate baterako, adimen artifiziala, datuen analitika edo ‘elearninga’.
Gai horiei guztiei buruz hitz egin dugu TeknoDidaktikako gerentea den Asier Egurenekin, CEBEKek podcast formatuan bultzatutako ‘Bizkaiko enpresetako 4.0. industriaren arrakasta-kasuetako’ kapitulu berri honetan. 4.0. industrian edo eraldaketa digitalean izan duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es
4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es
Arrakasta – kasuen zerrenda