HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Arreta juridiko-laborala

SEKTOREKAKO NEGOZIAZIO KOLEKTIBO PROBINTZIALA

Elkartekideei eskaintzen dien arreta juridiko eta laboralaren esparruan eta Bizkaiko enpresarien ordezkari goren bezala, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEK) eta haren kide diren Federazio eta Elkarteek 20.000 enpresatako 175.000 langileri (Bizkaiko sektoreko negoziazioak eragindako langileen %85) eragiten dieten 30 bat hitzarmen negoziatzen dituzte (sektoreko hitzarmen kolektiboen %75).

CEBEK-ek negoziaziorako esperientzia handia duten eta indarreko lan-araudia ondo ezagutzen duten lan-arloko abokatuak dauzka.

Negoziazio-prozesuaren parte bezala, CEBEK-eko enpresa elkartekideei ondorengo abantailak eskaintzen zaizkie, esklusiboki, arreta juridiko eta laboralaren esparruan:

  1. Enpresa-plataforma lantzerakoan eta sindikatu-plataformaren balorazioan irizpideen ekarpena egiteko aukera.
  2. Egiten diren batzar guztietara joateko aukera.
  3. Negoziazio-prozesuaren egoerari buruzko informazio zehatza.
  4. Lortutako akordioei buruzko lehentasunezko informazioa.

ENPRESAKO NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA

CEBEK-ek Enpresako Akordio Kolektiboen Negoziaziorako Zerbitzua dauka. Tresna berri honi esker, Lan-erreforma indarrean sartu zenetik esparru honetan sortutako behar berriei erantzuna ematen zaie; Lan-erreforma berriak enpresako hitzarmenak gailentzen ditu negoziaziorako beste edozein esparruren gainetik.

CEBEK-en negoziazio kolektiboetarako zerbitzuaren bitartez, hala eskatzen duten enpresek negoziazio-prozesuan jarraituko den estrategia diseinatzeko aholkularitza jasoko dute; baita negoziazioaren xede diren gai ezberdinetarako proposamenak definitzeko eta lantzeko laguntza ere, eta lagun egingo zaie negoziazio kolektiboaren prozesuan.

Hala badagokio, CEBEK-ek desadostasuna kudeatuko du, beharrezko adiskidetze, bitartekaritza edo arbitrajerako laguntza emanez. Zerbitzu hori erabat neurriko baldintza ekonomikoetan eskaintzen da elkartekideentzako. Baldintza horiei buruzko informazio gehiago behar izanez gero, ez ezazue zalantzarik izan eta jar zaitezte gurekin harremanetan.

Informazio gehiagorako, gure abokatuekin harremanetan jar zaitezkete.

DOAKO AHOLKULARITZA

Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEK) laneko aholkularitzari dagokion DOAKO zerbitzu aukera zabala eskaintzen die elkartekideei eta haien esku jartzen du zerbitzu hori, lan-kontratutik, hitzarmen kolektiboetatik eta lege-xedapenetatik eratorritako izaera indibidual eta kolektiboko eskubide eta betebeharrekin lotutako alderdi guztiak betetzen dituena.

CEBEK-ek zera egiten du:

1 AHOLKULARITZA PERTSONALIZATUA Enpresa eta Elkarteei, ondorengo gaietan:

  1. Hitzarmenen, itun kolektiboen eta enpresako itunen interpretazioa.
      -Hitzarmenen eta itun kolektiboen interpretazioa eta aplikazioa, CEBEK Hitzarmenen Batzorde Paritarioen kide baita.
      -Bizkaian aplikatzekoak diren Estatu mailako hitzarmen kolektiboen interpretazioa eta aplikazioa, beste Enpresa Erakunde batzuekin eta CEOErekin egindako kontratuen bitartez.
  2. Lanaldia banatzeko eta antolatzeko sistemak, lanaldia hobeto aprobetxatzeko, xedapen konbentzional edo legezkoekin lotuta.
  3. Lan-kontratuen modalitateak, arrunta edo bereziak.
  4. Kontratazioagatiko diru-laguntzak:
      -Gizarte Segurantza, LANBIDE, SPEE, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta beste batzuk.
      -Azpikontratazioa eta enpresa-ondorengotza.
  5. Lan-harremana azkentzea: diziplinazko kaleratzea; arrazoi ekonomiko, produktibo eta teknologikoengatiko eta antolaketa-arrazoiengatiko kaleratze objektiboa edo kolektiboa; baliaezintasuna, etab.
  6. Lan-kontratuak etetea, aurreko ataleko arrazoiengatik. Laneko diziplinazko faltengatiko zehapenak.
  7. Sailkapen profesionala, enpresa-beharrei, mugikortasun funtzionalari egokitua.
    Soldata-sistemak.
  8. Lan-baldintzen aldaketak, lanaldiak, sailkapen profesionala, soldatak, etab.
  9. Hauteskunde sindikalak eta langileen ordezkapen-eskubideak (langileen ordezkariak eta enpresa-batzordeak eta ordezkari sindikalak), enpresaren obligazioak.
  10. Langileen Aldi Baterako Ezintasuna (medikuaren bajak), kontrolerako sistemak. Soldataren osagarriak.
  11. Enpresei zerbitzua eskaintzen dieten pertsonak Gizarte Segurantzaren Sisteman koadratzea, alta ematea eta kotizatzea.
  12. Gizarte Segurantzaren prestazioak. Erretiro arrunta. Denbora partzialeko erretiroa, txanda-kontratua, baliaezintasuna, aldi baterako ezintasuna, etab.
  13. Laneko segurtasuna eta osasuna. Prebentzio-neurriak eta Erantzukizunak.
  14. Gatazka Kolektiborako neurriak: hitzarmenen negoziazioan eta hitzarmenen, itunen edo arauen aplikazioan eta interpretazioan (greba, lockout, kaleratzeak).
  15. Gatazka kolektiboak konpontzeko judizioz kanpoko ordezko sistemak, LGEBP: negoziazio kolektiboan aplikatzeko adiskidetzea, bitartekaritza eta arbitrajea; legezko eta adostutako arauen interpretazioa eta aplikazioa; lan-baldintzen aldaketa; kaleratze kolektiboak, lekualdaketak, etab.
  16. Lan-arloko Arau-hausteak eta Zehapenak.
  17. Idatzizko txostena, irizpenak eta aholkularitzaz gaindiko beste lan batzuk fakturatu egingo dira, erakundearen Gobernu Organoek urtero onartutako tarifen arabera.

2 Elkartekideei AHOLKULARITZA KOLEKTIBOA eskaintzea, ondorengoen bitartez:

  1. Lan-harremanekin lotutako alderdi guztiei buruzko informazio-zirkular espezifiko eta zehatzak.
  2. Lan-harremanekin lotutako prestakuntza eta jendarteratzeko jardunaldiak antolatzea.
  3. INSS, LANBIDE, SPEE, Laneko Ezbeharren Mutua, FOGASA, CRL, PRECO, OSALAN eta abarren lanbide-heziketako ikastaroak.
  4. Jarduketa-proposamenak

ZERBITZU FAKTURAGARRIAK

CEBEK-ek bere MISIOAN jasotzen dituen elkartekideekiko konpromisoen artean, honakoa dago: haien eduki eta garrantziagatik bidezkotzat jotzen diren informazio eta ezaguerak garaiz jasotzen dituztela bermatzea.

CEBEK-ek lan-kontratutik, hitzarmen kolektiboetatik eta legezko xedapenetatik eratorritako eskubide eta betebehar indibidual eta kolektiboekin lotutako alderdi guztiak betetzen dituzten doako zerbitzuen aukera zabala eskaintzen die elkartekideei (informazio-zirkularrak, telefono bidezko aholkularitza espezializatua, prestakuntza eta jendarteratzeko jardunaldiak…).

Idatzizko txostenak egitea eta aholkularitzatik gaindiko beste lan batzuk egitea bezalako gai konplexuagoak fakturatu egiten dira, baldintza onuragarrietan eta gure Gobernu Organoek urtero onartutako tarifen arabera.

Lan-ordezkaritzako Adiskidetze Sekzioaren aurrean, kaleratzeengatiko adiskidetzeagatik

-Adiskidetzeko ekitaldira joan eta demanda idatzi eta tramitatu eta kaleratze-gutuna idazteagatik
-Ekitaldira joan eta kaleratze-gutuna idazteagatik
-Adiskidetze-ekitaldira joateagatik
-Kaleratze-gutuna idaztea
-Adiskidetzeak ekitaldira joate hutsa baino jarduera gehiago eskatzen badu, lan-orduagatik gutxienezko gehigarria kobratuko da.

Lan-ordezkaritzako Adiskidetze Sekzioaren aurrean, zehapenagatiko adiskidetzeagatik

-Ekitaldira joateagatik
-Ekitaldira joan eta zehapen-gutuna idazteagatik
-Zehapen-gutuna idaztea

Lan-ordezkaritzako Adiskidetze Sekzioaren aurrean, zenbatekoen adiskidetzeagatik

-Ekitaldira joateagatik
-Adiskidetzeak ekitaldira joate hutsa baino jarduera gehiago eskatzen badu, lan-orduagatik gutxienezko gehigarria kobratuko da.

LGEBPren prozeduretara joateagatik

-Tramitea adiskidetzekoa baldin bada:
.ekitaldira joateagatik
.jarduera gehigarri bat eskatzen badu, gutxieneko bat kobratuko da

-Tramiteak bitartekaritza eta arbitrajekoak baldin badira, alegazioak, frogak eta abar prestatuta, prozedura judizial batean bezala kobratuko da

Adiskidetze Judiziala

-Epaiketan adiskidetzea lortu bada eta prestatu beharra egon bada
-Prestaketak eta ekitaldira joateak hiru orduko denbora gainditzen badu, orduko gutxieneko gehigarri bat kobratuko da
-Gaiaren garrantzia eta zenbatekoa kontuan hartuta, Abokatuen Elkargoaren arau orientagarrien araberako zenbatekoak kobratuko dira, %25 eta %50 arteko deskontuarekin, zenbateko osoaren arabera, zenbateko osoa ez delarik gutxieneko tarifa baino baxuagoa izango

Epaiketara joatea.

-Prestaketak eta ahozko ikustaldira joateak hiru orduko denbora gainditzen badu, gehigarri bat kobratuko da
-Gaiaren garrantzia eta zenbatekoa kontuan hartuta, Abokatuen Elkargoaren arau orientagarrien araberako zenbatekoak kobratuko dira, %25 eta %50 arteko deskontuarekin, zenbateko osoaren arabera, zenbateko osoa ez delarik gutxieneko tarifa baino baxuagoa izango.

Laneko Ikuskatzailetza

-Laneko Ikuskatzailetzaren aurreko bisitagatik.
-Ekitaldira joateak eta gaia prestatzeak 1,5 ordu baino gehiagoko lana eskatuko balu, gainetiko denboragatik kobratu egingo da.

Administrazio-egintzak aurkaratzeko idazkiak prestatzeagatik

-Garrantziaren eta zenbatekoaren arabera, Abokatuen Elkargoaren arauak aplikatuko dira

Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoengatik

-Ordezkaritzarekin
-Ordezkaritzarik gabe
-Gaiaren garrantzia eta zenbatekoa kontuan hartuta, Abokatuen Elkargoaren arau orientagarrien araberako zenbatekoak kobratuko dira, %25 eta %50 arteko deskontuarekin, zenbateko osoaren arabera, zenbateko osoa ez delarik gutxieneko tarifa baino baxuagoa izango

Erregutze edo Kasazio-errekurtsoengatik

-Gaiaren garrantzia eta zenbatekoa kontuan hartuta, Abokatuen Elkargoaren arau orientagarrien araberako zenbatekoak kobratuko dira, %25 eta %50 arteko deskontuarekin, zenbateko osoaren arabera, zenbateko osoa ez delarik gutxieneko tarifa baino baxuagoa izango.

Lan-baldintzen aldaketa

-Baldintzak aldatzeko idazkia lantzeagatik
-Lana egiteko ordubete baino gehiago behar izan bada, gainetikoa kobratu egingo da

Hitzarmen Kolektiboen Negoziazioa.

-Prestasun eta laneko orduengatik
-Txostenak prestatu edo agiriak idazteagatik
-Joan-etorriengatiko dieten eta kilometroen gastuak, Bulego eta Langelen hitzarmeneko prezioen arabera

Aholkularitza Integrala

-Bezeroak aholkularitza integrala edo osoa eskatzen badu, iguala barne, baloratu egingo da jarraitutasunaren, igualaren edukien eta abarren arabera.

ENPRESENTZAKO IGUALAK

CEBEK-ek laneko zerbitzu juridikoak eskaintzeko sistema bat hitzartzeko aukera ematen du, “iguala” izenekoa; horren arabera, enpresaren edo bezeroaren beharrak eta dimentsioak aztertu ondoren ezarritako urteko kuota bat ordainduta, aldez aurretik alde bien artean itundutako zerbitzu juridikoak barnean sartzen dira.

Formula horrekin, enpresek erraz egin dezakete ekitaldi bakoitzean zerbitzu juridikoengatik ordaindu beharrekoaren aurrekontua. Sistema arina eta eraginkorra da alde bientzako eta oso onuragarria da bezeroarentzako, izan ere, itundutako baldintzetan kontratatu duen lege-zerbitzua berehala eta beti jasotzeko eskubidea dauka; gainera, kontsulta bat egiten duen edo lege-jardute bat eskatzen duen bakoitzean ez du ordainsariagatik arduratu beharrik izango.

Beste abantaila garrantzitsu bat da harremana gertukoagoa dela eta bezeroarekiko komunikazioa hobea. Iguala juridikoaren zerbitzu hori kontratatzearekin batera, gure Gobernu organoek urtero adostutako tarifa bateratuekiko portzentaje jakin bat gutxiago kobratzen dugu gure lan profesionalagatik. Murrizketaren portzentajea izenpetutako Igualaren kontratu motaren araberakoa izango da.

Kontsulta ezazu gurekin eta aurrekontua egingo dizugu, konpromisorik gabe.

Menu