Unibertsitatea eta Enpresa
2018. urtean BBK – k, Bizkaiako Enpresarien Konfederazioak (CEBEK) eta EHUk hitzarmena lortu zuten, Bilboko Sarrikoko fakultatean eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan prestakuntza duala bultzatzeko.
Programa honek agerian uzten du CEBEK eta EHU kezkatuta daudela, gure gazte unibertsitarioen talentua Bizkaiko enpresetan hartu behar delako kontuan eta gazteei prestakuntza praktikoa eman behar zaielako titulazioaren atarian. Hori dela eta, Cebek en euskarriaz, EAZko eta ANTOLAKUNTZA INDUSTRIALEKO INGENIARITZAKO ikasketak ibilbide dualean egiteko aukera izan beharko lukete, euren azken fase akademikoan unibertsitateko prestakuntza eta enpresako egonaldia tartekatu ditzaten.
Enpresa parte-hartzaileek, unibertsitateko titulazioarekin lotutako praktika onenak eskaintzen dituztenek, aurretiaz hautatutako ikasleak eta haien ezaugarriak ezagutzen dituzte; eta, aldi berean, ikasleek, enpresek proposatutako praktikak. Gero, programan parte hartzen duten enpresek azkenean hautatutako ikasleek formatu dualeko prestakuntza jasotzen dute. Bertan, enpresetako egonaldiaren gutxieneko iraupena 900 ordukoa da; eta gehienekoa, 1.600 ordukoa. Enpresak ikasleei emandako ekarpen ekonomikoa ez da inoiz LGS (Lanbide arteko Gutxieneko Soldata) baino txikiagoa izango, enpresan benetan egondako epealdiaren proportzioan.
Programa horri esker, batetik, enpresek ondo prestatutako gazte bizkaitarren jakintza eta talentua jasoko dituzte, eta, bestetik, ikasleek esperientzia lortu eta lehen aldiz jarriko dira harremanetan lan-munduarekin.
Laguntzen programa honek unibertsitateko prestakuntza-prozesu bete-betean dauden gazteei eskaini nahi die Bizkaiko enpresa batean egindako prestakuntza-praktikaren bidez esperientzia lortzeko aukera. Horrela, euren trebetasunak hobetu eta espezializatu ahal izango dituzte enpresa-inguruneko eskaeren arabera, eta errazago laneratu ahal izango dira.
Informazio gehiago
UNIBERTSITATE Dualeko kontratu/bekei buruzko informazio osagarria jaso nahi baduzu, CEBEKeko Patricia Carorekin harremanetan jarri besterik ez duzu. Tel.: 94 400 28 00. e-posta: pcaro@cebek.es