HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Prestakuntza Ataria

2015eko irailean, CEBEKek bere web orriaren bidez jarri du abian Prestakuntzako Atari berria, enpresa kideentzat antolatzen ditugun era guztietako jarduera ugariak web sarrera bakarrean bateratzeko asmoz (ikastaroak, jardunaldiak, tailerrak, mintegiak…).

Portal_1
Bertan, gainera, 3 azpiatari daude, IFEFORrek urtero antolatutako eta izena emateko aukera eskaintzen duten 500etik gora jarduerak argi-argi sailkatzeko eta zuretzat interesgarriak diren ekitaldiak bilatzaile errazen bidez aise aurkitu ahal izateko.

  1. Lanbide prestakuntza. IFEFORrek langile okupatuentzako etengabeko prestakuntzako deialdien esparruan antolatzen dituen ikastaroak daude ikusgai. Ikastaro horiek, gainera, gaien arabera daude sailkatuta: enpresen kudeaketa, hizkuntzak, laneko arriskuen prebentzioa, informatika…
  2. Jardunaldiak, tailerrak, mintegiak, foroak… CEBEKek zenbait jakintza-arlotan eskaintzen dituen prestakuntzako edo informazioko jarduerak daude ikusgai: zuzenbide eta lan arloa, pertsonen kudeaketa, zerga-arloa, merkataritza, finantzak, familia-enpresak, nazioarteko ezarpena, arriskuen prebentzioa, kalitatea eta ingurumena, jarduera sektorialak…
  3. Beste proiektu batzuk. Emandako prestakuntza osatzeko eta enpresa parte-hartzaileentzako emaitza onuragarriagoak lortzeko asmoz foroen, enpresa-topaketen eta banakako aholkularitzaren edo kontsultoretzaren bidez CEBEKek antolatutako jarduera osagarriak daude ikusgai.

Portal_2
Atari berria http://formacion.cebek.es/ sarbide zuzenean dago eskuragarri, eta funtzionaltasun berriak izango ditu. Banakako erabiltzailea eta pasahitza izango dituzunez, honako izapide hauek egin ahal izango dituzu on line: jardueretan izena ematea, jarduera horiei buruzko informazioa jasotzea, dokumentuak eranstea eta zure partaidetza izan duten ekitaldien edo ikastaroen historikoa kontsultatzea.

Portal_3CPortal_3E

Horrez gain, enpresa kideren batekoa bazara, pasahitz berberak erabili ahal izango dituzu gure web orriko ENPRESA KIDEENTZAKO EREMU PRIBATUAN sartzeko: www.cebek.es

Edonola ere, beti bezala, inolako galderarik egin nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: jornadas@cebek.es

Menu