HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Ordezkaritza Instituzionala

SARRERA

CEBEK-en ustez, enpresen lehiakortasunerako elementu garrantzitsu bat enpresa horietan lan egiten duten pertsonen trebakuntza da, are gehiago gaur egun bizi izaten ari garena bezalako garaietan, aldaketa teknologikoek, eta digitalizazioa, informazioaren bat-batekotasunak, lan-baliabide berrien zabalkuntza globalizazioak eta abarrek giza baliabideak eta horien etengabeko eguneratzea erakundeen eta, oro har, gizartearen hazkunderako funtsezko elementuak izatea dakartelarik.

Hori kontuan izanda, CEBEK-ek Prestakuntza arloa dauka eta, ordezkaritza instituzionalaren zereginaz gain, hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie Bizkaiko enpresei. Horien artean, nabarmentzekoak dira kudeatzaile, zuzendaritzetako kide, bitarteko agintari eta langileei zuzendutako prestakuntza-ekintzen antolaketa edo prestakuntzari buruzko aholkularitza.

ORDEZKARITZA INSTITUZIONALA

1LANBIDE

Erakunde honen ezaugarriak eta trebakuntza-mailaren eta enplegagarritasunaren arteko harremana medio, LANBIDEk Prestakuntza Batzorde bat dauka eta batzorde horretan ordezkaritza dauka CEBEK-ek.

CEBEK-ek LANBIDEko Administrazio Kontseiluan parte hartzen du. Erakundeak etengabeko prestakuntzaren kudeaketa eta zuzendaritza hartzen ditu bere gain eta enpresa eta langileen eta ikastetxeen artean lanbide heziketa jarraituarekiko interesa eta jarduera horrek gehienezko hedapena eta eraginkortasuna lortzeko baldintzak sustatzearen ardura orokorra.

2LANBIDE HEZIKETAKO EUSKAL KONTSEILUA

Sortutako Lan-batzorde ezberdinetan eta Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrean eta Osoko Bilkuran parte hartzen du CEBEK-ek.

  • Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluari, besteak beste, ondorengo funtzioak dagozkio; Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Plan Orokorra prestatzea, nahitaez, Eusko Jaurlaritzak onar dezan; plan hori betearazi, emaitzak eta betetze-maila ebaluatu eta Lanbide Heziketaren arloan Administrazioari aholku eman behar dio.
  • Nahitaez curriculum-diseinuen berri eman behar du eta ondokoak proposatu behar ditu: LHko titulazio berriak, Arautu Gabeko Lanbide Heziketako lanbide-egiaztagiriak – Europako koalifikazioen araberakoak – eta, hala badagokio, Araututako LHko titulazioak egokitzeko edo parekatzeko sistemak.
  • EAEko erakundeen eta ikastetxeen prestakuntza-planak bateratzeko eta koordinatzeko eginkizuna bete behar du, ikastetxeetan, enpresetan eta unibertsitateetan, Lanbide Heziketa ez-arautuari eta arautuari buruzko informazioa emanez eta ekintzak ebaluatuz eta sustatuz.

KONTSULTA IEZAGUZU

Telefonoz edo posta elektroniko bidez hezkuntzarekin lotutako edozein zalantzari buruzko kontsultak egiteko. Zure kontsultak telefono bidez egiteko, 944002800 telefono zenbakira dei dezakezu; e-postaz, berriz, honako helbide elektronikora idatz dezakezu: neriz@cebek.es; edo honako galdetegia betez.

Menu