La Caixa – Deustuko Unibertsitatea Bekak
”La Caixa” Gizarte Ekintzak, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEK) eta Deustuko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailaren laguntzaz, Euskadiko Gazteentzako Enplegu Programarako beka emateko deia egiten dute. Prestakuntzarako programa horretan, lurraldean CEBEKera atxikita dauden enpresetan egiten dira praktikak.
2013-2014ko edo 2014-2015eko ikasturtean Deustuko Unibertsitatean amaitutako graduetako tituludunei CEBEKera atxikitako enpresetan praktikak egiteko aukera eskaintzea da helburua, euren prestakuntzan lortutako jakintza lanbidean bertan garatu dezaten. Hartara, lortutako prestakuntzaren eta enpresek benetan eskatutakoaren arteko distantzia estaliko da, eta tituludun horiei laneratzen lagunduko zaie.
Ekimena ”la Caixa” Gizarte Ekintzak gaur egun, batez ere, egoera txarragoan dauden taldeak laneratzeko daukan konpromisoaren barruan dago kokatuta.
Programaren iraupena
Programak 6 hilabeteko iraupena izango du, 2015eko azaroaren 16tik 2016eko maiatzaren 13era, hain zuzen ere.
Hasieran, azaroan, abenduan eta urtarrilean, beketako onuradunek prestakuntza teorikoa egingo dute Deustuko Unibertsitatean garatutako asteko eta zuzeneko 5 orduko saioetan; eta asteko gehienezko 25 orduko prestakuntza praktikoa, enpresa tutoreetan.
Hurrengo hilabeteetan, 30 orduko on line prestakuntza teorikoa egingo da, baita egindako praktikarekin lotutako 20 orduko programaren amaierako proiektua eta enpresa tutoreetako asteko gehienezko 30 orduko prestakuntza praktikoa ere.
Bekaren zuzkidura
Kasuan kasuko atxikipena kendu ondoren, 300 euro gordineko zuzkidura ekonomikoa programak dirauen 6 hilabeteen artean banatuko da 7 hilekotan, bekan alta emandako egun naturalen kopurua kontuan hartuta, eta CEBEKek enpresari moduan ordainduko ditu bekadunaren izenean CAIXABANKen irekitako kontuan.
Enpresa tutoreentzako eta Programako Gazte Parte – Hartzaileentzako betekizunak
Enpresak CEBEKeko edo bertan integratutako elkarte edo federazioren bateko kideak izan beharko dira, enpresan garatu beharreko praktikaren edukia interesgarria izan beharko da bekadunaren prestakuntzari begira eta bekadunari eskatutako profil profesionala eskabidean zehaztutako jardueren araberakoa izan beharko da.
Enpresek tutore bana izendatuko dute, praktika behar bezala garatzen dela bermatzeko eta onuradunari proiektua behar bezala egiten laguntzeko.
“la Caixa” Gizarte Ekintzak egindako ekarpen ekonomikoaren osagarri, enpresek guztira 1.500 euroko ekarpena egingo dute bekaduneko, harik eta 3.000 euro gordineko zenbatekoa osatu arte.
Hona hemen bekadunek bete beharrekoa:
- 18 eta 30 urte artekoa izatea eta Bizkaian bizitzea.
- Lanbiden lan-eskatzaile moduan inskribatuta egotea.
- 2013-2014ko edo 2014-2015eko ikasturtean Deustuko Unibertsitatean amaitutako graduetako titulua edukitzea.
- Unibertsitateko titulazio beragatik enpresetako beste beka-programa batean parte hartu ez izana, derrigorrezko curriculum-praktiketan izan ezik.
- Unibertsitateko titulazioaren arloan aurretiazko lan-harremanik eduki ez izana.
- CAIXABANKeko kontuko titularra izatea.
Enpresen eskabideak
Enpresek 2015eko irailaren 21tik urriaren 22ra aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.
Eskabideak bete ondoren, izena on line emateko orri honen bidez bidali beharko dira.
Bekadunen eskabideak
Bekadunek 2015eko irailaren 30arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira Deusto Alumniko bulegoan edo alumni_empleo@deusto.es e-postaren bidez:
Kontrataziorako laguntzen baldintzak
Kontrataziorako laguntzak:
Programan parte hartzen duten gazteak gutxienez 6 hilabeterako kontratatzea.
- Kontratazioek zerikusia izan beharko dute kontratatutakoen prestakuntza akademiko profesionalaren araberako lanpostuekin, eta edozein kontratazio-modalitateren bitartez gauzatu ahal izango dira, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuaren bidez izan ezik. Edonola ere, praktiketako kontratua bada, Langileen Estatutuko 11.1. artikuluan eta hori garatzeko martxoaren 27ko 488/1998 Errege Dekretuan xedatutakoa hartu beharko da kontuan.
- Kontratuak programaren hasieratik eta programa amaitzen denetik 15 egun igaro baino lehen gauzatuko dira.
- Prestakuntzako ekintza praktikoa egiteko aukeratutako enpresetan laneratuko dira kontratatutakoak, baita enpresa-talde bereko beste enpresa batzuetan ere. Gainera, jasotako prestakuntzaren eta eskainitako lanpostuaren arteko lotunea ere errespetatu beharko da.
- Dena dela, honako betekizun hauek bete beharko dituzte laguntza hauen helburu diren kontratuek:
a) Kontratuak idatziz gauzatu beharko dira, eta, bertan, honako hauxe adierazi beharko da berariaz: langilearen titulazioa, kontratuaren iraupena eta garatu beharreko lana.
b) Kontratuak lanaldi osokoak izan beharko dira.
c) Kontratuaren gutxieneko iraupena 6 hilekoa izango da.
d) Kontratuan bertan adierazi beharko da zenbatekoa den urteko ordainsari gordina.
Laguntzaren justifikazioa eta epea:
2016ko uztailaren 30a baino lehen, enpresa onuradunak azken memoria egiaztagarria eta honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
a) Lan-kontratuaren kopia. Bertan, gainera, honako hauxe adierazi beharko da berariaz: langilearen titulazioa, kontratuaren iraupena eta garatu beharreko lana.
b) Laguntza honen babespean kontratatutako langileen lehenengo nomina. Enpresak egindako banku-transferentziaren egiaztagiria, Gizarte Segurantzarako kotizazioaren agiria eta horren ordainketaren egiaztagiriak erantsi beharko dira.
Laguntzaren zenbatekoa:
1.500 euroko gehienezko laguntza sei hileko edo hortik gorako iraupena daukan lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko (enpresak programan parte hartzen duen gazte bakoitzeko egiten duen ekarpenaren zenbateko baliokidea). Edozein arrazoirengatik kontratua lehenago amaitzen bada, laguntzaren zenbatekoa itzuli beharko da oso-osorik.