HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Borondatezko lan korporatiboa,
eskola eta enpresa lortzeko tresna

LOGO_CVPlus_WebCEBEKek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko SEPIErekin (Hezkuntza Nazioartean Ezartzeko Zerbitzu Espainiarra) sinatu du hitzarmena, Europar Batasuneko Erasmus+ programaren esparruan “Corporate Volunteering as a Tool for Connecting Business and Education Worlds” proiektuko liderra izateko.

Borondatezko Lan Korporatiboari buruzko proiektu hau 2015eko irailaren 1etik 2017ko abuztuaren 31ra arte garatuko da, eta behar besteko baliabideak jarri nahi ditu enpresetako nahiz ikastetxeetako arduradunen esku, Borondatezko Lan Korporatiboa zer den, haien plan estrategikoetan nola txertatu, ekintzak nola diseinatu eta ekintza horiek langileen nahiz prestatzaileen trebetasunen garapenean daukaten eragina nola neurtu ulertu dezaten. Horrez gain, lan-munduaren eta hezkuntza-munduaren artean dagoen distantzia laburtzea ere bada helburua.

Borondatezko Lan Korporatiboak bi errealitateak lotzeko aukera eskaintzen du, ikastetxeek eta enpresek elkarrekiko ulerkuntza indartu dezaten eta trebetasun berezien garapena sustatu dezaten.

  • Borondatezko Lan Korporatiboak aukera paregabea eskaintzen die enpresei, bertako langileen trebetasunak garatzeko. Borondatezko lanari esker, autokudeaketarako, antolakuntzarako edo komunikaziorako trebetasunak garatu ahal izango dituzte: ekimena, erantzukizuna, lidergoa eta talde-lana, besteak beste.
  • Borondatezko Lan Korporatiboak aukera paregabea eskaintzen die ikastetxeei, in situ jardueren eta langileekiko elkarreraginaren bitartez prestatzaileak eta ikasleak enpresako egunez eguneko errealitatera hurbiltzeko.

Proiektuan proposatutako jarduerak bete-betean garatuko dira Europako beste erakunde batzuen laguntzaz:

  • CEBEK, ekimeneko lider moduan
  • Krakowskie Centrum Zarządzania i Administracji SP. z o.o. (Polonia)
  • Learnmera Oy (Finlandia)
  • Cooperativa Sociale COOSS MARCHE ONLUS Soc. Coop. p.a. (Italia)
  • Voka – Kamer van Koophandel Oost-Vlaanderen (Belgika)
  • Hanse Parlament (Alemania)
  • Inveslan (Espainia)

Proiektu hau Europako Batzordearen babesaz finantzatu da. Argitalpen hau autorearen erantzukizuna baino ez da. Batzordea ez da hemen zabaldutako informazioaren inguruan egin daitekeen erabileraren erantzulea.

Jakin II

Jakin II

Prestakuntza ebaluatzeko proiektua

Prestakuntza ebaluatzeko tresnaren transferentzia eta garapenerako JAKIN II proiektuak Enpresa Txiki eta Ertainei (ETE) egokitutako tresna bat garatu nahi du, lehiakortasunerako prestakuntzak daukan inpaktua kalkulatzeaz gain, prestakuntzarako etorkizuneko programak planifikatzeko gida eta orientabidea emanez.

Europako Batzordeak finantzatuta dago, Leonardo da Vinci Berrikuntzaren Transferentzia programaren barruan.

Proiektuaren berariazko helburuak honakoak dira:

  • JAKIN tresna egokitzea, adierazle eta tresna berriak gehituz, kudeaketarako joera berritzaileenei eta enpresa txiki eta ertainen beharrei erantzuna emanez.
  • JAKIN tresnari Europako enpresen praktika egokiak, esperientziak eta paradigmak gehitzea, berrikuntza, kalitatearen planifikazioa eta teknologia berriak bereziki azpimarratuz.
  • JAKIN prestakuntza ebaluatzeko tresna oso bilakatzea, teknika zientifiko zein ez-zientifikoak konbinatuz, diziplina anitzeko ikuspegi batetik.
  • Mota guztietako enpresentzako tresna oso eta berritzaile bat, enpirikoki balidatutakoa eta prestakuntza formalaren eta ez-formalaren ebaluazio kualitatibo eta kuantitatibora egokitutakoa sortzea eta haiei tresna hori ematea.
  • Prestakuntzaren ebaluazioari Europa mailako dimentsioa ematea, askotariko sektore eta herrialdeentzako tresna eraginkor eta erabilgarri bat garatuz.
Menu