Enplegurako informazio-gunea
ZER DEN
Informazio-gunea Arabako Enpresarien SEA elkarteak CEBEK eta Adegiren lankidetzarekin zuzendutako enpleguko prestakuntzarako proiektua da; Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundu eta Hobetuz-ek kudeatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegurako Lanbide-heziketari Babesa eta Laguntza emateko Ekintzen 2011ko deialdiaren barruan sortu zen ekimena eta, bigarren aldiaren bitartez, jarraipena dauka 2012ko deialdiaren barruan; 2013ko irailaren 13ra arte egongo martxan.
NORI ZUZENDUTA DAGOEN
Enplegurako Informaziogunea proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta langileei zuzenduta dago; enpresen artean, edozein tamaina eta jarduera-sektoretako enpresei eta, langileen artean, bai aktiboan daudenei, bai gaur egun langabezian daudenei.
HELBURUAK
Proiektuaren helburu nagusia da enplegurako lanbide-heziketaren azpisistemarekin lotutako alderdi nagusiei buruzko erreferentzia puntu bat eskaintzea enpresari zein langileei, enpresei egungo merkatuan haien lehiakortasuna areagotzeko bitarteko gisa prestakuntza ezagutu eta erabiltzeko dauzkaten goraka doazen beharrei erantzuna emango diena eta langileengan egungo lan-munduan goraka doazen aldaketetara egokitzen lagunduko dien bizitzan zeharreko prestakuntza-prozesu bati ekitearen garrantziaren gaineko kontzientzia eragingo duena.
ZELA LORTU
Proposatutako helburuak lortzeko, edozein erabiltzaileren esku enplegurako lanbide-heziketaren azpisistemari, dagoen heziketa eskaintzari, prestakuntzagatiko hobari-sistemari eta abarri buruzko beharrezko informazioa jarri duen enplegurako informaziogunea abiarazi da.
Aldi berean, proiektuaren webgunearen bitartez ere emango zaie zerbitzua erabiltzaileei; webgunean enplegurako lanbide-heziketarekin lotuta interesekoak izan daitezkeen gai guztiei buruzko informazioa jasoko da, heziketan adituak direnei online kontsultak egiteko aukera egongo da eta proiektuak irauten duen bitartean enplegurako heziketaren inguruan sortzen diren berritasun guztiak ere jasoko dira.

Informazio gehiago: geoempleo.org geoempleo.org