HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Pintuberri Industrial SL – IoT eta sentsorika metalezko piezak margotzeko prozesuen ikuskapenerako

Berrizko konpainiak bezeroei eskaintzen die margotzeko linean piezek jasandako baldintzei buruzko informazio zehatza.

Gauzen Internet (IoT) edo prozesu industrialei buruzko datuak sentsoreen eta beste era bateko gailuen bitartez biltzea 4.0. industria gaitzeko teknologietakoa da, eta eragin handiena du enpresetan. Unean bertan era guztietako aldagaiei buruzko informazioa edukitzeko aukerari esker, badago prozesuak kontrolatzerik eta trazagarritasunari buruzko datuak biltzerik, sektore guztietako konpainien artean gero eta eskari handiagoa dutela kontuan hartuta.

Pintuberri konpainia 1998an sortu zen, eta Berrizen dauka egoitza. Pintura-hautsa aplikatzen du metalezko piezetan, eta zenbait eratako sentsoreak ezarri ditu, honako honexeri buruzko informazioa eskuratzeko: tenperatura, presioa, margotzeko linearen abiadura, pHa… Edozein pieza margotzeko prozesuko etapak kontrolatzean, badago zerbitzuen kalitatea bermatzerik eta bezeroei trazagarritasunarekin lotutako informazioa eskaintzerik. Horrez gain, datu horiek ez ezik, bideo-grabazioak ere eskaintzen dira, prozesu osoaren berri emateko eta margotutako piezek jasandako denboraren, tenperaturaren edo presioaren balioak adierazteko.

Informazio hori daukanez eta bezeroekin partekatu dezakeenez, Pintuberri konpainia berritzailea da garapen-bidean dauden teknologien ezarpenari begira oraindik oso tradizionala den sektorean; esate baterako sentsorika eta Gauzen Internet. Mundu zabaleko enpresa handiek horri erreparatu diote, horrelako irtenbideak eta trazagarritasunari buruzko datuak eskatzen dituztela kontuan hartuta.
Pintuberrik irtenbide horiek garatu ditu zenbait euskal enpresaren eskutik; adibidez, Nexmachina, Sumelco Technologies eta TabiraBerezi. Orain, gainera, garapeneko bigarren fasean dago murgilduta, sentsorizazioa honako honexekin lotzeko: fabrikaziorako aginduak, margotzeko lineetan dauden piezen familiak antzemateko prozesua edo alarmak tabletetan zein smartphoneetan jasotzeko prozesua.

Pintuberriko arduradunek badakite enpresen etorkizun lehiakorra oso lotuta dagoela teknologia berrien erabilerarekin eta lehenbailehen ezarri behar direla. Josu Gabilondok, Pintuberriko gerenteak, azaldu egin digu nolako erronkak eta abantailak eduki dituzten eraldaketa digitalera eta 4.0. industriara hurbildu direnean.

Fotos

Menu