Bizkaiko enpresak eraginkortasuna hobetzeko moduko zerbitzu berritzaileak eskaintzen dizkie bezeroei
1982. urtetik, Mondragon Taldeko Ondoan kooperatibak instalazio eta eraikinetako ingeniaritzarekin, muntaketarekin eta artapenarekin lotutako jarduerak garatzen ditu. Besteak beste, azpiegiturak ondo dabiltzala ikuskatzea du zeregin nagusi.
Duela urte batzuetara arte, ohikoa zen instalazio horiei buruzko datuak eta informazioa jasotzea, baina informazio hori langileek ikuskatzen zuten. Orain, ordea, zenbait teknologia, hala nola gauzen internet, big data edo adimen artifiziala bateratzean, badago datu horiek unean bertan aztertzerik eta automatismoen nolabaiteko maila ezartzerik, arazoren bat antzemanez gero behar bezala jarduteko, une oro langile bat pantailen pentzura egon gabe.
Ondoan, Sarenet, Zylk eta AGMSoft enpresen laguntzaz, artapen igarlerako sistema garatzen ari da, 4.0. Artapen Aurreratua, alegia, eta ustezko matxurak aurreikustea dauka helburu, instalazioen eraginkortasuna hobetzeko eta azpiegituretako arazoen ondorioz sortu daitezkeen eragin ekonomiko txarrak saihesteko.
Arrakasta-kasu honek erakutsi egiten digu konpainia batek nola ezartzen dituen teknologia berriak, 4.0. Industriarekin oso lotuta dagoen paradigman, hau da, zerbitizazioan bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetzeko.
Arrakasta-kasu honi eta horren erronkei buruz hitz egin dugu Ondoan Servicios-eko zuzendaria den Alberto Llorenterekin.
Argazkiak