HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Nutec Procal: ekoizpen-prozesuak hobetzeko IoT eta big data

Ekoizpen-prozesuko datuak bildu eta, ostean, aztertu egin dituztenez, ekoizpena gehiago ikuskatu eta erabaki estrategikoak hartzeko prozesua hobetu ahal izan dute

Ekoizpen-prozesuko datuak bildu eta, ostean, aztertu egin dituztenez, ekoizpena gehiago ikuskatu eta erabaki estrategikoak hartzeko prozesua hobetu ahal izan dute

Nutec Procal Nutec Taldeko konpainia bizkaitarra da, eta tenperatura handiko zuntzez hutsean eratutako piezak egiten ditu. Konpainia horrek IoTko (Gauzen Interneteko) sistema osoa ezarri du Berrizko lantegian, Ltakt eta Ideable Solutions hornitzaile teknologikoen laguntzaz, aktiboak behatu ahal izateko. Horri esker, lehortzeko labeetan sartzen diren produktu-sorten posizioa trackeatzen da, eta barruan daudeneko denborari buruzko informazioa eskaintzen da.

Jardunbidea IoTko egituran dago oinarrituta, eta hardwareko ekipamendu egokia darama (antenak, RFID etiketak eta irakurgailuak). Instalazio horren barruan, RFID etiketak lehorketa-orgetan itsasten dira, eta labeen barruan gertatzen denari buruzko informazio guztia igortzen dute.

IoTko eta big datako teknologiak erabiltzean ekoizpen-prozesua hobeto ezagutzen dutenez, ekoizpenaren programazioa zein plangintza eta erabaki estrategikoak hartzeko prozesua hobetu dituzte. Beste balio erantsi bat lehortzeko prozesu osoan produktuaren trazabilitatea hobetzea da, bezeroek eta hornitzaileek oso ondo ikusten duten informazioa dela kontuan hartuta.

CEBEKek Bizkaiko enpresetan bultzatutako 4.0. Industriako arrakasta-kasu berri honetan, Nutec Procaleko CEO den Pipo de la Ricak esperientziaren, motibazioen eta abantailen berri emango digu.

Fotos

Menu