HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Nortegas: IoT, Big Data, biki digitalak eta segurtasunerako zein eraginkortasun energetikorako robotak

Nortegasek BIDEGAS Proiektua garatu du, gasaren kontsumoa monitorizatu eta instalazioen egoera ikuskatzen duten kontagailu adimendunak jartzeko

Nortegas gas naturalaren banaketako enpresa liderra da Espainiako iparraldean. Bere 8.100 kilometroko sarean zehar, gas naturala eta PGL (petrolio-gas likidotuak) banatzen dizkiete Euskadiko, Asturiaseko eta Kantabriako milioi batetik gora enpresari eta partikularri.

Horrelako erregaiak bezeroengana eraginkortasunez eta segurtasunez heldu daitezen, teknologia berriekin eta eraldaketa digitalarekin lotutako zenbait proiekturen garapena bultzatzen ari da Nortegas. Haietako bat BIDEGAS da. Ekimen aitzindaria da, Ugao-Miraballeseko udalerrian garatzen da eta gasaren teleneurketarako kontagailu adimendunak (‘smart meter’) jartzea dauka helburu. Ekimena Nortegas Energíak garatzen du Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ugao-Miraballeseko Udalaren laguntzaz.

Proiektu honek instalazioetako segurtasuna handitu nahi duenez, kontsumoari buruzko datuak, gorabeherak eta alarmak kudeatzen dituen informazio-sistema garatu du, eta badago urrunetik abian jartzerik, kontagailu bakoitzean txertatutako ebaketa-balbularen bidez.

Gasa neurtzeko telekudeaketako sistemaren bideragarritasun teknikoa probatzea da beste helburu bat, egunero hornikuntza-gune bakoitzeko ordutegi-kontsumoaren informazioa edukitzeko. Gainera, funtzionaltasun erantsiak ere baditu, sareko eragiketak hobeto erabiltzeko eta Nortegasek bezeroei eskainitako zerbitzuaren esperientzia hobetzeko. Horretarako, behar besteko tresnak eskaintzen ditu, erabiltzaileak kontsumoaren kudeaketa eraginkorra egin dezan; esate baterako, gailu mugikorretarako aplikazioa.

Beraz, honako hauexen erabilera izango genuke hizpide: informazioa eskuratzeko sentsorika edo IoT gailuak; datuak igortzeko protokoloak, LoRaWAN, esaterako; informazioa biltegiratzeko ‘cloud computing’ sistemak; eta informazio hori aztertzeko Big Datako tresnak.

Nortegasen eraginkortasun energetikoari eta jasangarritasunari begira abian jarri dituzten teknologia berrien ezarpenaren beste arrakasta-kasu bat H2SAREA ekimena da, hau da, ikerketako lehen proiektu estrategiko aurreratua, gas naturalaren sarean hidrogenoa segurtasunez txertatzeko. Horretarako, biki digitalak erabiltzen ari dira, gainera.

Ekimen hauei eta beste batzuei buruz hitz egin dugu Juan Ramón Arraibirekin, Nortegaseko Eragiketetako zuzendari nagusiarekin.

4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es

Arrakasta – kasuen zerrenda

Menu