HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Legit.Health: Adimen Artifiziala, diagnostikoa egiten laguntzeko eta larruazaleko 232 gaixotasunen baino gehiagoren larritasuna modu automatikoan neurtzeko

Osasunaren arloko Legit.Health startupak irtenbidea garatu du, eta adimen artifizialeko teknologiak darabiltza, gure larruazalak gaixotasunen bat daukan jakiteko. Horretarako, antzeman dugun orbanen bati argazkia atera beterik ez daukagu. AA hau 232 patologia antzemateko gai da; esate baterako, dermatitisak, akne arrosak edo melanomak

Legit.Health Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetan probatzen eta balioztatzen ari dira, eta irtenbidea euren diagnostikoetarako laguntza moduan darabilten osasuneko profesionalentzat baino ez da. Hartara, zenbat eta datu (irudi) gehiago aztertu, AAk orduan eta gehiago ikasten duela kontuan hartuta, profesionalek eurek ere ikasten dute kasuak begiratu batean bereizten AAri esker.

Legit.Healthek Europar Batasuneko EIT Health Programako saria jaso du, eta Espainian hautatu duten startup bakarra izan da, osasunaren arloko enpresa teknologiko berrien garapenerako ‘Edison Azeleragailuan’ parte hartu dezan. Horrez gain, COVID-19aren aurkako birus-kontrako pilula sortu zuen MSD enpresa farmazeutikoak antolatutako European Patient Digital Health Awardsetan saritu dute.

Etorkizunari begira, Legit.Healthek enpresa farmazeutikoei tratamendu eraginkorrak eta saiakuntza klinikoak garatzen laguntzea du helburu, larruazaleko gaixotasunak dituzten pazienteen bizi-kalitateak hobera egin dezan.

Teknologia berriek osasunaren arloan duten eraginari buruz eta eraldaketa digitalak edonolako enpresan duen garrantziari buruz hitz egin dugu Alfonso Medelarekin, Legit.Healtheko Adimen Artifizialeko sortzailekide eta zuzendariarekin, CEBEKek bultzatutako Bizkaiko enpresetako ‘4.0. Industriako arrakasta-kasuak’ podcast berrian.

4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es

Arrakasta – kasuen zerrenda

,

Menu