HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eues

LABORAL KUTXAK ETA CEBEKek BIZKAIKO ETE-en LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO HITZARMENA LOTU DUTE

LABORAL KUTXA Y CEBEK SELLAN UNA ALIANZA PARA MEJORAR LA COMPETITIVIDAD DE LAS PYMES DE BIZKAIA

  • El Programa de Gestión Financiera incluye jornadas y talleres sobre diferentes materias económicas y financieras

Bilbao, 6 de marzo de 2019.–Siempre hay un paso más que dar. 2018 ha sido un buen año para las empresas vizcaínas; sin embargo, en un entorno globalizado y cambiante, las empresas están obligadas a mejorar constantemente. Con este objetivo muy presente, CEBEK y LABORAL Kutxa han puesto en común recursos y voluntades para poner en marcha una batería de acciones que impulsen la mejora competitiva de las empresas de Bizkaia mediante actividades de formación y promoción.

Iñaki Peña, director de la Red de Empresas de LABORAL Kutxa y Francisco J. Azpiazu, secretario general de CEBEK, han suscrito un acuerdo de colaboración que contempla dos ámbitos principales de actuación. Por un lado, se va a desarrollar un Programa de Gestión Financiera, a cargo de profesionales externos y de especialistas de la propia cooperativa de crédito vasca. Por otro lado, a través del Plan Compyte se pretende ayudar a las empresas a diagnosticar su posición competitiva y establecer un plan de acción para mejorarla.

Francisco J. Azpiazu se ha mostrado satisfecho por la colaboración con la cooperativa de crédito vasca, y ha indicado que “las empresas de CEBEK seguirán beneficiándose de este acuerdo tanto en formación como en mejora general de su competitividad”. Por su parte, Iñaki Peña ha expresado el empeño de LABORAL Kutxa en fomentar la competitividad de las pequeñas y medianas empresas de Bizkaia “las pymes son la esencia de la realidad empresarial de Bizkaia y en LABORAL Kutxa tenemos asumido el compromiso de acompañar y colaborar en su mejora competitiva”.

2018 ha sido un ejercicio donde las empresas vascas han mostrado un incremento considerable de actividad, sobre todo en el segmento de las pymes, que constituyen la inmensa mayoría del tejido industrial de la CAPV. A pesar de ciertas incertidumbres que se han manifestado en la última parte del ejercicio, el año ha concluido con un 2,8% de incremento del PIB y las previsiones apuntan un crecimiento en torno al 2,5% para el presente 2019.

Estos buenos datos se refrendan con las cifras de inversión consignadas durante el 2018 por la entidad cooperativa de crédito. Así, según los datos de LABORAL Kutxa, las nuevas solicitudes de financiación estructural demandadas por las pequeñas y medianas empresa con volúmenes de facturación por debajo de 100 millones han aumentado un 18,8% respecto al ejercicio precedente. Esta destacable pujanza ha sido especialmente significativa en Bizkaia, donde LABORAL Kutxa ha mantenido desde hace décadas un estrecho vínculo con el tejido industrial vizcaíno, tal y como ilustran los datos de financiación mercantil a las firmas del territorio foral.

Del conjunto de préstamos mercantiles formalizados por la entidad durante 2018, un 26% del volumen concedido se ha registrado en Bizkaia, más que en ninguna otra provincia o territorio histórico donde está implantada la cooperativa de crédito vasca, y que supone un 18% de incremento respecto al volumen registrado durante el mismo periodo de 2017. Así, durante 2018 un millar de empresas vizcaínas han recibido financiación de LABORAL Kutxa para impulsar su crecimiento o internacionalización, lo que supone el 24% del total de las referencias mercantiles financiadas por la entidad en ese periodo.

 

Programa de Gestión Financiera LABORAL Kutxa-CEBEK 2018

Durante 2018 se desarrollaron un conjunto de actuaciones formativas y de actualidad empresarial, con el fin de que las pymes de Bizkaia cuenten con el apoyo y asesoramiento necesarios para actualizar continuamente sus conocimientos en el ámbito financiero y mercantil con el objeto de optimizar sus operaciones financieras.

Las acciones desarrolladas han supuesto una asistencia cercana a 300 personas en las siguientes actuaciones:

  • TALLERES PRACTICOS: ASPECTOS RELEVANTES A CONSIDERAR DE CARA AL CIERRE CONTABLE Y FISCAL
  • JORNADA: PLAN DE NEGOCIO Y ANÁLISIS DE BALANCES
  • JORNADA-CÓMO ALINEAR A LAS PERSONAS SOCIAS CON LOS OBJETIVOS DE LA EMPRESA: ASPECTOS SOCIETARIOS Y FINANCIEROS. VALORACIÓN DE EMPRESAS
  • JORNADA PRÁCTICA SOBRE EL NUEVO MODELO DE INFORME DE AUDITORIA
  • TALLER PRÁCTICO: ANÁLISIS ECONÓMICO-FINANCIERO EN LA PYME CON ORDENADOR
  • JORNADA-FINANCIACIÓN ESPECIALIZADA: OPERACIONES INTERNACIONALES Y EVOLUCIÓN DE MERCADO EN FACTORING, CONFIRMING, LEASING Y RENTING

 

Durante estos dos primeros meses del 2019 se han puesto en marcha un ciclo de talleres contables y una jornada de análisis financiero y gestión de costes que tendrán su continuidad durante todo el año.

LABORAL KUTXAK ETA CEBEKek BIZKAIKO ETE-en LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO HITZARMENA LOTU DUTE

 

  • Ekonomiari eta finantzei lotutako gaiei buruzko jardunaldiak eta lantegiak biltzen ditu Finantza-gestiorako programak

 

Bilbo, 2019ko martxoaren 6a. – Beti dago beste pauso bat egiteko aukera. 2018a urte ona izan da Bizkaiko enpresentzat; halere, egungo ingurune globalizatu eta aldakorrean, enpresek etengabe hobetu beharra dute, ezinbestean. Eta hain zuzen ere helburu hori lortzeko asmoz bateratu dituzte baliabideak eta asmoak CEBEKek eta LABORAL Kutxak, prestakuntza- eta sustapen-ekintzen bidez Bizkaiko enpresen lehiakortasuna bultzatuko duten ekintzen sorta abian jartzeko.

Iñaki Peñak, LABORAL Kutxako Enpresen Sareko zuzendariak, eta Francisco J. Azpiazuk, CEBEKeko idazkari nagusiak, bi jarduera-esparru nagusi biltzen dituen lankidetza-hitzarmena sinatu dute: alde batetik, Finantza Gestiorako Programa jorratuko da kanpoko adituen eta euskal kreditu-kooperatibako espezialisten eskutik. Eta beste aldetik, enpresen lehiakortasun-posizioa diagnostikatzen eta posizioa hobetzeko ekintza-plana lantzen lagunduko zaie, Compyte Planaren bidez.

Francisco J. Azpiazu pozik agertu da euskal kreditu-erakundearekiko lankidetza dela eta. Beraren esanetan, «CEBEKeko enpresek akordio honen onurak jasotzen jarraituko dute, hala prestakuntzari dagokionez nola lehiakortasun orokorra hobetzeari dagokionez». Iñaki Peñak, bere aldetik, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna sustatzeko LABORAL Kutxak duen interesa nabarmendu du: «ETEak Bizkaiko enpresa-ehunaren funtsa dira eta LABORAL Kutxan barneratuta daukagu beraien lehiakortasuna hobetzen laguntzeko konpromisoa».

2018ko ekitaldian, euskal enpresen eta batez ere EAEko industria-ehunaren gehiengo nagusia osatzen duten ETE-en  jarduera nabarmen handitu da. Ekitaldiaren azken zatian azaleratu diren zalantza batzuen gainetik ere, urtean BPGda % 2,8 hazi da, eta 2019an % 2,5 inguruko haziko dela aurreikusten da.

Kreditu-kooperatibak 2018an egindako inbertsio-zifrek datu on horiek berresten dituzte. LABORAL Kutxaren datuen arabera, 100 milioitik beherako fakturazioa duten enpresa txiki eta ertainek egiturazko finantzaketa lortzeko egindako eskaera berriak % 18,8 gehitu dira aurreko ekitaldiko datuekin alderatuta, eta Bizkaian, gainera, are hazkunde handiagoa izan da. Hain zuzen, LABORAL Kutxak dozenaka urtetatik hona izan du lotura estua Bizkaiko industria-ehunarekin, foru lurraldeko sozietateentzako merkataritza-finantzaketari buruzko datuek agerian jartzen duten bezala.

Entitateak 2018an formalizatu dituen merkataritza-maileguen % 26 Bizkaian gauzatu da, euskal kreditu-kooperatiba aritzen den gainerako probintzia edo lurralde historikoetan baino gehiago. 2017ko datuekin alderatuz gero, gainera, % 18 handitu da merkataritza-maileguen bolumena. 2018an, Bizkaiko mila enpresak jaso dute LABORAL Kutxaren finantzaketa, hazteko edo nazioarterako jauzia egiteko: entitateak aldi horretan finantzatutako enpresa guztien % 24.

 

LABORAL Kutxa-CEBEK 2018 Finantza Gestiorako Programa

2018an prestakuntzako eta enpresa-jarduerari lotutako jarduketa ugari burutu dira, helburu jakin batekin: Bizkaiko ETE-ek finantza- eta merkataritza-alorreko ezagutzak etengabe eguneratzeko laguntza eta aholkularitza eskaintzea, beraien finantza-eragiketak optimizatu ditzaten.

Hona hemen burututako ekintzak, 300 lagun ingururen partaidetza bildu dutenak:

  • LANTEGI PRAKTIKOAK: KONTABILITATE- ETA ZERGA-ITXIERARI BEGIRA KONTUAN HARTZEKO ALDERDI GARRANTZITSUAK
  • JARDUNALDIA: NEGOZIO-PLANA ETA BALANTZEEN ANALISIA
  • JARDUNALDIA: NOLA LERROKATU BAZKIDEAK ETA ENPRESAREN HELBURUAK: SOZIETATEARI ETA FINANTZARI LOTUTAKO ALDERDIAK. ENPRESEN BALORAZIOA
  • IKUSKARITZA-TXOSTENA EGITEKO EREDU BERRIARI BURUZKO JARDUNALDI PRAKTIKOA
  • LANTEGI PRAKTIKOA: ETE-AREN ANALISI EKONOMIKO-FINANTZARIOA ORDENAGAILU BIDEZ
  • JARDUNALDIA: FINANTZAKETA ESPEZIALIZATUA: NAZIOARTEKO ERAGIKETAK ETA MERKATUAREN BILAKAERA FACTORINGEAN, CONFIRMINGEAN, LEASINGEAN ETA RENTINGEAN

 

2019ko lehen bi hilabeteetan kontabilitateari buruzko lantegi-zikloa eta finantza-analisiari eta kostuen gestioari buruzko jardunaldia jarri dira abian. Biek ala biek urte osoan izango dute jarraipena.

Menu