HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eues

LABORAL KUTXA y CEBEK firman un acuerdo para colaborar en revertir la situación generada por la Covid-19

Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko konpromisoa berritu dute

LABORAL KUTXAK ETA CEBEK-EK HITZARMENA SINATU DUTE COVID-19AK SORTUTAKO EGOERA LEHENGORATZEKO

 

Finantzaketa-lerro berezia gaitu da lehentasunezko baldintzetan

 

 

  • Ekonomiari eta finantzei lotutako jardunaldiak eta lantegiak biltzen ditu Finantza Gestioko 2020 Programa berriak

 

Bilbo, irailaren 17a.– Krisialdi ekonomikoaren eragina oso sakona da, eta iraun egingo du. Diagnostikoa larria da, eta ezin dugu denborarik galdu. CEBEK eta LABORAL Kutxa ados jarri dira, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna handitzeko eta haietako askori COVID-19aren aurretik zuten egoerara itzultzen laguntzeko.

CEBEKeko idazkari nagusi Francisco J. Azpiazu eta LABORAL Kutxako Enpresen Sareko zuzendari Iñaki Peña Bizkaiko enpresa-erakundearen egoitzan elkartu dira, eta hitzarmena sinatu dute bi lankidetza-arloren inguruan: lehentasunezko finantza-lerro bat eta Finantza Gestioko 2020 Programa handinahi bat.

Iñaki Peñak azpimarratu duenez, LABORAL Kutxak protagonismoa hartu behar du gaur egun enpresa-ehunak bizi duen krisiaren susperraldian, eta Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna sustatu behar du: «Gaur, inoiz baino gehiago, denok lagundu behar dugu gure ekonomia lehenbailehen lehengoratzen. Bizkaiko ETE-ek gure laguntza jasoko dute, zulotik elkarrekin irten ahal izateko».

Bestalde, Francisco J. Azpiazuk kezkatuta esan duenez, «pandemia kontrolatzen ez bada, ez da ekonomia suspertuko» eta erakunde publikoen, enpresaburuen eta sindikatuen artean «herrialde-akordio handi bat» behar da, lehentasunak finkatu eta COVID-19ak ekarritako krisitik «indartsu ateratzeko». Izan ere, azken hiletan bizi dugun egoera «ikaragarriari» «etorkizuna izango duen irtenbide azkar eta ordenatua ematekotan, hitzarmenetan, akordioetan eta adostasunetan oinarritu beharko gara».

Alde batetik, lehentasunezko finantza-produktu eta -zerbitzuen katalogo handi bat gaitu da, beren beregi COVID-19aren ondorioz sortutako behar berriei erantzuteko. Euskal kreditu-kooperatibak CEBEKeko enpresa-antolakunde guztien eskura jarriko du.

 

Beste alde batetik, bi erakundeak bat datoz diagnostikoan: Bizkaiko ETE-entzat lehentasunezkoa da beharrezko aholkularitza jasotzea, beraien merkataritzako ezagutzak etengabe eguneratzeko eta, horrela, beraien finantza-eragiketak optimizatzeko. Ildo horretatik, merkataritzaren alorreko zenbait prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduera diseinatu dira, urtea amaitu bitartean emateko. Finantza Gestioko 2020 Programaren baitan, jardunaldiak, lantegiak eta enpresa-topaketak aurreikusten dira. Horietan, LABORAL Kutxako profesional adituek protagonismoa hartuko dute, ETE-en kudeaketan duten esperientzia luzean oinarrituta.

Bi entitateok urteak daramatzate lankide izaten, ETE-ei lagundu eta aholkularitza emateko programak garatzen, 2019an gauzatutako baterako jarduerak erakusten duenez:

 

LABORAL Kutxa-CEBEK Finantza Gestioko Programa (2020ko irailera arte)

LANTEGI PRAKTIKOAK: «2019KO KONTABILITATE- ETA ZERGA-ITXIERARI BEGIRA KONTUAN HARTZEKO ALDERDI GARRANTZITSUAK»

  • lantegia: Europako araudiari (FINAri) jarraiki ICACek proposatutako aldakuntzak. Ibilbidea egungo arau-esparruan. Kontularien finantza-rola gaur egun.
  1. multzoa: Aktibo ez-korrontea. ICAC 2019 Doktrinaren eguneraketa
  • lantegia: Balio-narriadurak. Pasiboko hornidurak. Izakinak. Merkataritza-eragiketen salmentak eta sarrerak. Atzerri-dirua
  • lantegia: Leasinga eta rentinga, factoringa eta confirminga. Maileguak eta kredituak. Bazkideek eta hirugarrenek emandako dirulaguntzak
  • lantegia: 2019ko ekitaldiko kontabilitate- eta zerga-itxiera: alderdi errepikariak eta berritasunak. Nola egin, pausoz pauso, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria eta eskudiru-fluxuen egoera-orria.

 

LANTEGIAK

  • Onlineko lantegia: LEASINGA VS RENTINGA
  • Onlineko lantegia: FACTORINGA VS CONFIRMINGA
  • Onlineko lantegia: Txostenetan eta aginte-tauletan arrakasta duten grafikoak eta infografiak, 1. SAIOA
  • Onlineko lantegia: Txostenetan eta aginte-tauletan arrakasta duten grafikoak eta infografiak, 2. SAIOA

 

 

Renuevan su compromiso para mejorar la competitividad de las empresas de Bizkaia

LABORAL KUTXA Y CEBEK FIRMAN UN ACUERDO PARA COLABORAR EN REVERTIR LA SITUACIÓN GENERADA POR LA COVID-19

 

  • Se ha habilitado una línea especial de financiación en condiciones preferentes
  • El nuevo Programa de Gestión Financiera 2020 incluye jornadas y talleres sobre diferentes materias económicas y financieras

 

Bilbao, 17 de septiembre.–El impacto de la crisis económica es muy profundo y será duradero. Tras el severo diagnóstico no hay tiempo que perder. CEBEK y Laboral Kutxa se han puesto de acuerdo para tratar de incrementar la capacidad competitiva de las empresas vizcaínas e intentar recuperar la situación preCovid de muchas de ellas.

El secretario general de CEBEK, Francisco J. Azpiazu, y el director de la Red de Empresas de LABORAL Kutxa, Iñaki Peña, se han dado cita en la sede de la organización empresarial vizcaína para rubricar un acuerdo que contempla dos áreas de colaboración diferenciadas: una línea financiera preferente y un ambicioso Programa de Gestión Financiera 2020.

Iñaki Peña ha incidido en que LABORAL Kutxa debe asumir un rol protagonista en la recuperación de la crisis que actualmente está impactando en el tejido empresarial, fomentando la mejora competitiva de las pequeñas y medianas empresas de Bizkaia: “Hoy más que nunca todos debemos cooperar en la pronta recuperación de nuestra economía. Las pymes vizcaínas van a contar con todo nuestro apoyo para lograr salir juntos del bache”.

Por su parte, Francisco J. Azpiazu se ha mostrado preocupado y ha afirmado “si no hay un control de la pandemia, no va a haber recuperación económica”, y ha abogado por “un gran acuerdo de país” entre instituciones públicas, empresarios/as y sindicatos para fijar las prioridades y “salir fortalecidos” de la crisis provocada por el covid-19, porque “del pacto, del acuerdo y del consenso nacerá una salida rápida, ordenada y con perspectivas de futuro” a la situación “horrorosa” vivida en los últimos meses.

 

Por un lado, se ha habilitado un amplio catálogo de productos y servicios financieros preferentes que la cooperativa de crédito vasca pondrá a disposición de todas las organizaciones empresariales integradas en CEBEK, elaborado especialmente para responder a las nuevas necesidades originadas por el impacto de la COVID-19.

 

Por otro lado, ambas organizaciones comparten el diagnóstico de que es prioritario para las pymes de Bizkaia contar con el asesoramiento necesario para actualizar continuamente sus conocimientos en el ámbito mercantil y, de esta manera, poder optimizar sus operaciones financieras. En este sentido, se ha diseñado un conjunto de actividades de formación y sensibilización en materia de mercantil a lo largo de lo que resta de año. El Programa de Gestión Financiera 2020 contempla jornadas, talleres y encuentros empresariales, donde los profesionales expertos de LABORAL KUTXA asumirán un rol protagonista por su dilatada experiencia en la gestión de PYMES.

Ambas entidades colaboran desde hace años en desarrollo  conjunto de programas de apoyo y asesoramiento a las pymes, como ilustra la actividad conjunta de 2019:

 

Programa de Gestión Financiera LABORAL Kutxa-CEBEK (Hasta Sept 2020)

TALLERES PRÁCTICOS: “ASPECTOS RELEVANTES A CONSIDERAR DE CARA AL CIERRE CONTABLE Y FISCAL 2019”

  • Taller 1: Modificaciones propuestas por el ICAC siguiendo la normativa europea (NIIF). Recorrido por el marco normativo actual. El rol financiero en un/a contable en el momento actual.

Grupo 2: Activo No Corriente. Actualización Doctrina ICAC 2019

  • Taller 2: Deterioros de Valor. Provisiones de pasivo. Las Existencias. Ventas e Ingresos por operaciones comerciales. Moneda extranjera
  • Taller 3: Leasing y Renting, Factoring y Confirming. Préstamos y Créditos. Subvenciones otorgadas por socios/as y por terceros
  • Taller 4: El Cierre contable y fiscal del Ejercicio 2016: Aspectos recurrentes y novedades. Cómo elaborar paso a paso el ECPN y el EFE.

 

WORKSHOPS

  • Workshop online: LEASING VS RENTING
  • Workshop online: FACTORING VS CONFIRMING
  • Workshop online: Los gráficos e infografías que triunfan en los informes y cuadros de mando SESION 1
  • Workshop online: Los gráficos e infografías que triunfan en los informes y cuadros de mando SESION 2

 

 

Menu