HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Kutxabankek eta euskal enpresarien elkarteek ‘4.0 inbertsioak’ lehenetsiko dituzte Makina Berria programan

Beste 2.000 milioi euro bideratuko dira inbertsio produktiboetarako finantzaketan erabakigarria den lankidetza-ildo luze honetan

 Kutxabankek eta euskal enpresarien elkarteek ‘4.0 inbertsioak’ lehenetsiko dituzte Makina Berria programaren seigarren edizioan

 Robotika, analitika edota inteligentzia artifiziala bezalako teknologia berriak bateratzera bideratutako finantzaketa eragiketek baldintza bereziak izango dituzte ekainaren 30era arte

  • Kutxabankek 2018an inbertsio produktiboetara zuzendutako finantzaketak %12tik gora hazten jarraitu du

 

2019ko urtarrilaren 15ean. Kutxabankek eta ADEGI, CEBEK eta SEA elkarteek ‘Makina Berria’ planaren seigarren edizioa sinatu dute goizean, eta enpresek beren egitura produktiboa berritu dezaten 2.000 milioi euro bideratu dituzte egitasmo honetara.

Edizio berri honetan, hiru patronalen bazkide diren enpresek finantzaketa baldintza abantailatsuak izango dituzte 2019ko ekainaren 30era arte, inbertsioak 4.0 industriaren baitan kokatzen diren teknologiak berritzeko egin nahi badituzte. Horrela, planak ezarritako oinarriko interes tipoa, 12 hilabeteko Euribor gehi %1,80,   0,15 puntutan hobetuko ahalko zaie. Makina Berriak interes tipo finkoko eragiketak kontratatzeko aukera ere ematen du.

 

Hobariaren helburua prozesu produktiboan teknologia berrien barneratzeak dakarren erronkari aurre egin ahal izatea da, tartean robotika, analitika, inteligentzia artifiziala, ezagutzako teknologiak, nanoteknologia, edota ‘gauzen internet’ deiturikoa. Honela, Makina Berriak teknologia hauen bultzada probestu nahi du euskal enpresa ehunaren lehiakortasuna hobetu eta eraldatzen jarraitzeko.

Lankidetza hitzarmen berria 2019ko amaierara arte izango de indarrean, eta goizean sinatu dute Bilbon finantza erakundeko Kontseilari Ordezkari Javier García Lurueñak eta Eduardo Junkera ADEGI Gipuzkoako Entrepresarien Elkarteko Presidenteak, Iñaki Garcinuñok CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko Presidenteak eta Pascal Gómezek SEA Arabako Enpresariak elkartearen buruak.

Sinaketa ekitaldian, Kutxabankeko Kontseilari Delegatuak nabarmendu du enpresa txiki eta ertainak beren lehiakortasuna hobetzeko egiten ari diren “esfortzu ikaragarria”, batik bat beren eraldaketa digitalaren bitartez. Hori guztia eskatzen dituzten finantzaketa beharretan ikusten dela gaineratu du. Honen haritik, Javier García Lurueñak Kutxabanken konpromisoa ekarri du gogora, “2018. urtean, aktibo finkora bideratutako %12 finantzaketa handiagoa jarri baitu euskal ETEen eskuetan, zati handi bat 4.0 ezaugarriekin”.

 

Eduardo Junkerak, Adegiko Presidenteak,  azpimarratu du “gabiltzan merkatu globaletan, teknologia maila handiko produktuak behar ditugu, balio erantsi handiagokoak. Hori ezinezkoa da geroz eta eraginkorragoak eta onagoak diren makinetan inbertsiorik egin gabe”. Horregatik, ADEGIko Presidenteak gaineratu du “gaur sinatu dugun akordioak enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetuko dituen itxaropena dugu”.

 

CEBEK-eko Presidenteak, Iñaki Garcinuñok, adierazi du “Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko enpresentzat albiste ona da Makina Berria plana abian jarri izana”. Gaineratu duenez, “Makina Berriari esker, gure enpresek Bizkaia eta Euskadiko ekonomian jarduera sortu dezaketen aktiboak eskuratu ditzakete. Hau bezalako ekimenak erabakigarriak dira era honetako inbertsioak bultzatzeko, eta Euskadin edo Bizkaian hain garrantzitsua den industriaren bilakaeran zeresan handia dute, enpresetan konfiantza handitzen laguntzeaz gain”.

 

Pascal Gomez SEA Arabako Enpresak elkarteko Presidenteak azpimarratu duenez, “oso garrantzitsua” da hitzarmen hau berritzea, “akordio egonkorra da, gure enpresen lehiakortasuna bultzatzeko ezinbesteko babesa, bai nazioko merkatuetan, nola nazioartean”. Horregatik, Arabako Enpresak elkarteko Presidenteak esan du “beharrezkoa da Arabako enpresarientzat nahikoa inbertsio bideratzea 4.0 industriako inbertsioak egin ahal ditzaten, horrek dakartzan abantaila guztiekin”. Era berean, Gomezek adierazi du “hitzarmen hau sinatu den unea ere garrantzitsua da, Kutxabanken moduko erreferentziazko erakunde batek, inbertsio produktiboaren aldeko apustua egiten baitu, ziurgabetasuna dagoen testuinguru ekonomiko honetan”.

 

 

 

 

Kutxabank y las organizaciones empresariales vascas priorizarán las ‘inversiones 4.0’ en la sexta edición del programa ‘Makina Berria’

Se destinarán 2.000 millones de euros a esta línea de colaboración clave para las inversiones productivas

 

Las operaciones de inversión destinadas a incorporar nuevas tecnologías como la robótica, la analítica, la inteligencia artificial, obtendrán condiciones especiales de financiación hasta el 30 de junio

La financiación de Kutxabank para inversiones productivas ha continuado creciendo por encima del 12% a lo largo de 2018

 

 

15 de enero de 2019. Kutxabank y las organizaciones vascas ADEGI, CEBEK y SEA han suscrito la sexta edición del plan ‘Makina Berria’, dotado de nuevo con 2.000 millones de euros destinados a la actualización de la maquinaria productiva de las empresas.

 

En esta nueva edición, las empresas asociadas a las tres patronales que prevén realizar operaciones de inversión en tecnologías enmarcadas en la industria 4.0, tendrán condiciones especiales de financiación hasta el 30 de junio de 2019, con un tipo de interés que podrá rebajar en 0,15 puntos las condiciones fijadas en el plan, cuya tarifa máxima será del Euribor a 12 meses más el 1,80%. ‘Makina Berria’ también incluye la posibilidad de contratar operaciones a tipo fijo.

 

El objetivo de dichas bonificaciones es responder al reto que está planteando en el proceso productivo la irrupción de nuevas tecnologías como la robótica, la analítica, la inteligencia artificial, las tecnologías cognitivas, la nanotecnología o el denominado ‘internet de las cosas’. Makina Berria pretende, en ese sentido, aprovechar el impulso de dichas tecnologías para continuar transformando y mejorando la competitividad del tejido empresarial vasco.

 

El convenio de colaboración, que permanecerá vigente hasta el final de 2019, ha sido suscrito hoy en Bilbao por el Consejero Delegado de la entidad financiera, Javier García Lurueña, y por Eduardo Junkera en representación de la Asociación de Empresarios de Guipúzcoa (ADEGI), Iñaki Garcinuño como máximo representante de la Confederación Empresarial de Bizkaia (CEBEK), y por Pascal Gómez en nombre de SEA Empresas Alavesas.

En el acto de firma, el CEO de Kutxabank ha recalcado el “importante esfuerzo” que están realizando las empresas de tamaño pequeño y mediano por mejorar su posición competitiva, principalmente a través de su transformación digital, y que se refleja en las necesidades de financiación que plantean. En ese sentido, Javier García Lurueña ha recordado el compromiso de Kutxabank que “durante el pasado ejercicio ha incrementado en un 12% la financiación destinada a activo fijo, en una gran parte en clave industria 4.0.

Eduardo Junkera, Presidente de Adegi ha manifestado que “en los mercados globales en los que competimos las empresas necesitamos productos y servicios de alta gama tecnológica, de mayor valor añadido. Ello no es posible sin inversiones en máquinas cada vez más punteras y eficientes”. En este sentido, el presidente de ADEGI ha añadido que “confío en que el acuerdo que hoy hemos firmado ayude mejorar de la competitividad y sostenibilidad de las empresas”.

 

El presidente de CEBEK, Iñaki Garcinuño, ha señalado que “la puesta en marcha del programa Makina Berria es una gran noticia para las empresas de Araba, Gipuzkoa y Bizkaia”. Garcinuño ha añadido que “Gracias a Makina Berria nuestras empresas pueden adquirir activos que permiten generar actividad empresarial y dinamizar la economía de Bizkaia y de Euskadi. Iniciativas como esta son fundamentales para impulsar este tipo de inversiones y contribuyen de manera decisiva al desarrollo de la Industria, tan importante y necesaria en Euskadi, además de que ayudan a mejorar la confianza empresarial”.

 

Pascal Gómez, presidente de SEA Empresas Alavesas, ha destacado la “gran importancia” que encierra la renovación de este convenio, “un acuerdo consolidado que se traduce en un imprescindible apoyo para respaldar la competitividad de nuestras empresas, tanto en el mercado nacional como en el internacional”. En este sentido, el presidente de la organización empresarial alavesa ha hecho hincapié en “la necesidad de acercar al empresariado alavés la inversión suficiente para acceder a la Industria 4.0 y beneficiarse así de todas las ventajas que ella conlleva”. Igualmente, Gómez ha destacado “la importancia del momento de la firma de este convenio por lo que supone de apuesta por la inversión productiva por parte de una entidad financiera de referencia como Kutxabank en un escenario económico de importantes incertidumbres”.

 

Menu