HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Kutxabankek eta ADEGI, CEBEK ETA SEA enpresa-erakundeek programa nonen beste edizio bat sinatu dute, 2.000 milioi eurokoa

 

   Ingurumen-inpaktua murrizten eta ekonomia berde eta iraunkorrerako trantsizioa errazten duten inbertsioek finantzaketa-baldintza bereziak lortuko dituzte

  • 4.0 industrian kokatutako eraldaketa bultzatzen jarraituko du, eta eraso teknologikoak estaltzeko diseinatutako Ciber Seguro bat jarriko du enpresen zerbitzura

 

2019ko abenduak 18. Kutxabankek eta ADEGI, CEBEK eta SEA euskal erakundeek sinatutako ‘Makina Berria’ programaren zazpigarren edizioak enpresa-inbertsio iraunkorrak bultzatuko ditu, ingurumen-inpaktu positiboa duten jarduerak egitea, energia-eraginkortasuna hobetzea, karbono-aztarna murriztea eta ‘ekonomia berdea’ deiturikoa garatzea helburu dutenak.

Horretarako, Makina Berriak finantzaketa-baldintza bereziak eskainiko ditu, eta planean finkatutako baldintzak 0,15 puntu jaitsi ahal izango dituen interes-tasa izango du. Gehieneko tarifa 12 hilabeterako Euriborra gehi % 1,65 izango da. ‘Makina Berria’ programak 2.000 milioi euroko aurrekontua izango du aurten, eta tasa finkoko eragiketak kontratatzeko aukera ere eskainiko du.

Ildo berezi horren helburua da enpresa-jarduera EBko ‘Itun Berdean’ finkatutako trantsizio-helburuetara pixkanaka egokitzea, enpresen energia-eraginkortasuna hobetzeko, energia berriztagarriak erabiltzeko, kontsumo txikiko ekipoak eta instalazioak erosteko edo karbono-aztarnarik gabeko ibilgailuak erosteko inbertsioak babestuz. Baldintza horien onuradun izango dira, halaber, uraren edo beste baliabide natural batzuen kudeaketa iraunkorrean, kutsaduraren prebentzioan eta kontrolean, eta CO2 isuriak murrizteko egindako inbertsioak.

 

 

Makina Berriaren ‘lerro berde’ horrekin batera, 4.0 industrian kokatutako teknologietan inbertsio-eragiketak egitea aurreikusi duten ADEGI, CEBEK eta SEAKO kide diren enpresek ere finantzaketa-baldintza bereziak izango dituzte, eta konpainien zibersegurtasuna babestu eta hobetuko duen aseguru berezi bat eratuko da, gero eta alderdi kritikoagoa baita beren jardueraren barruan.

Hain zuzen ere, Kutxabankek bere Ciber Arrisku aseguruetan kontratazio baldintza bereziak eskainiko dizkie enpresa elkartuei. Datuak urratzearen edo sistemetako segurtasun-akatsen ondoriozko arrisku finantzarioa, fisikoa edo jardueraren geldiarazpena estaltzen dute poliza horiek.

Lankidetza-hitzarmena 2020ko ekainera arte izango da indarrean, eta urte horren amaierara arte luza daiteke. Gaur sinatu dute Fernando Irigoyen finantza-erakundeko Handizkako Negozioaren Zuzendari Nagusiak, Eduardo Junkerak Gipuzkoako Enpresaburuen Elkartearen (ADEGI) izenean, Iñaki Garcinuñok Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko (CEBEK) ordezkari nagusia den aldetik, eta Pascal Gomezek SEA-Arabako Enpresen izenean.

Ekitaldian, Fernando Irigoyenek, Kutxabankeko Zuzendari Nagusiak, Bankuak ingurugiroarekin duen konpromisoa azpimarratu du. “Gure DNAren zati da ingurugiroarekiko konpromisoa, eta benetan pozten gaitu konpromiso hori enpresa-ehunari zabaltzen laguntzeak, gure jardueratik, hau da, finantzaziotik. Jasangarritasuna oinarrikoa da bizitza kalitatearen hobekuntzan, bai eta ekonomiaren edota industriaren bilakaeran ere”.

Eduardo Junkerak, Adegiko presidenteak, adierazi duenez, “Gipuzkoako enpresak oso nazioartekotuta daude, eta, horretarako, gero eta lehiakorragoak eta produktiboagoak izan behar dute. Alde horretatik, erabakigarria da produkzio-ekipoetan inbertitzea. Digitalizaziorako ere beharrezkoa da inbertsio hori eta gure enpresek euren bezeroei gero eta denbora gehiago, hobeto, produktiboagoak izan eta energia gutxiago kontsumitzen duten makinak eskaini ahal izateko ere bai. Makina Berriak enpresek makineria berrian inbertitzeko duten beharrizan horretan laguntzea espero dut”.

“Makina Berria programa martxan jartzea albiste handia da Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko enpresentzat” adierazi du Iñaki Garcinuño CEBEKeko presidenteak. Garcinuñok gaineratu duenez, “Makina Berriari esker, gure enpresek enpresa jarduera sortzeko eta Bizkaiko eta Euskadiko ekonomia dinamizatzeko aukera ematen duten aktiboak eskura ditzakete. Horrelako ekimenak funtsezkoak dira inbertsio mota hori bultzatzeko, eta modu erabakigarrian laguntzen dute Euskadin hain garrantzitsua eta beharrezkoa den industriaren garapenean, enpresen konfiantza hobetzen laguntzeaz gain”.

 

 

SEA Arabako Enpresen Elkarteko presidente Pascal Gomezek nabarmendu duenez, “Enpresek bizkorrak izan behar dugu, eta digitalizatuta egon behar dugu gaur, ez bihar. Eta modu iraunkor batean eta ingurumena errespetatuz lortu behar dugu. Sektore guztientzako eta enpresa-tamaina guztientzako errealitatea da hori. Nola lortuko dugu? Lehenik eta behin, finantzaketa-aukerak aprobetxatuz, Kutxabanken Makina Berria programa esaterako, akordio kontsolidatua, gure enpresen lehiakortasuna babesteko ezinbesteko laguntza dena, merkatu nazionalean, baita nazioartekoan ere”.

 

 

Menu