Flexix enpresa kautxu eta elastomerozko piezen fabrikazioko aditua da, eta material berrien ikerketan ari da berritzen, prototipoak edo moldeak modu merkeagoan eta azkarragoan sortzeko fabrikazio gehigarrian erabili daitezen.
Flexix SA konpainia Zamudion dago kokatuta, bere sorreraren 70. urteurrena beteko du 2020an eta kautxu zein elastomero berezizko pieza eta multzo injektatuak edo estruituak fabrikatzen ditu, bezero edo aplikazio bakoitzaren eskakizunak kontuan hartuta.
Azken urteotan, 4.0. Industriarekin lotutako zenbait irtenbide ezarri ditu; esate baterako, ERPak dituzten makinak konektatzeko sistemak, robotizazioa edo ikuspen artifizialaren erabilera. Dena dela, inolako zalantzarik gabe, abantaila handienak eskaintzen dizkion teknologia gaitzailea fabrikazio gehigarria edo 3Dko inprimaketa da.
Flexix enpresan, FDM teknologiadun inprimagailuak erabiltzen dituzte, prototipoak, moldeak eta erremintak era guztietako materialetan fabrikatzeko; esate baterako, beira-zuntza, karbono-zuntza, erresistentzia termiko handiko materialak edo material malguak. Horrez gain, metalezko materialen fabrikazio gehigarrian oinarritutako ezarpen berriak ere badituzte buruan.
Fabrikazio gehigarriari esker, Zamudioko enpresako fabrikazio-kostuak %90 ere murriztu ahal izan dituzte piezak egiaztatzeko tresnetan, eta fabrikazio-aldiak modu nabarian laburtu dituzte.
Elkarrizketa honetan, Juan Carlos Garcíak, Flexix SA enpresako Ingeniaritza Saileko arduradunak, eta Iván Colmenerok, Ingeniero CAD/CAEko ingeniariak, enpresaren arrakasta-kasua azalduko digute, eta 4.0. Industriako teknologien erabilerarekin dago lotuta.
Fotos