HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Euskaltel y CEBEK sellan su compromiso con el desarrollo de la digitalización del tejido empresarial de Bizkaia  

 

Euskaltelek eta CEBEKek Bizkaiko enpresa-sarea digitalizatzeko konpromisoa hitzartu dute

 

  • Euskaltelek balio erantsia duten telekomunikazio-zerbitzuak jartzen ditu CEBEKi atxikitako enpresen eskura; arreta pertsonalizatuarekin, aholkulari gisa jarduten du eta komunikazio-soluzio integratuak sustatzen ditu.

 

 

  • CEBEKek eta Euskaltelek urtean zehar egitekoak dituzten topaketa eta prestakuntza-jardunaldietan zehaztuko dute zer gai landu behar diren enpresa atxikiei soluzio zehatzak emateko.

 

Bilbo, 2021eko maiatzaren 6a. Euskaltelek eta CEBEKek hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bitartez beste urtebeterako berritu baitute bi erakundeek informazioaren gizartea garatzeko eta Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko duten konpromisoa. Euskaltelek konpromisoa hartua du enpresei laguntzeko gaur egungo ekonomia konektatu eta sentsorizatu honetan dituzten erronkei aurre egiten, eta konpromiso horretatik etorri da akordioa.

Gaur goizean sinatutako hitzarmenari esker, CEBEKi atxikitako enpresek teknologia berriak ezarri ahal izango dituzte eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzeko, eta ezagutzak eta informazioa partekatu bi erakundeek elkarrekin antolatutako ekintzen bidez.

Hala, Euskaltelek balio erantsia duten telekomunikazio-zerbitzuak jarriko ditu CEBEKi atxikitako enpresetan, eta arreta pertsonalizatua emango die, aholkulari gisa jardunez eta komunikazio-soluzio integratuak sustatuz, enpresaburuei eguneroko kudeaketan sortzen zaizkien premiei erantzuteko. Horretarako, CEBEKek eta Euskaltelek urtean zehar aurreikusitako topaketetan, bileretan eta prestakuntza-jardunaldietan identifikatuko dituzte landu beharreko gaiak, enpresek planteatutako beharrizanei egiazki erantzungo dieten informazio eta soluzio zehatzak emateko, lehiarako hobekuntzak, kostu-eraginkortasuna edo negozio-aukera berriak izan ditzaten.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldian, Xabier Iturbe Euskalteleko lehendakariak eta Iñaki Garcinuño CEBEKeko lehendakariak parte hartu dute. Bi erakundeek adierazi dute pozik daudela duela 18 urtetik egin duten lankidetza berresteagatik, eta digitalizazioaren arloan etengabe eguneratu beharra dagoela enpresa-prozesuak optimizatzeko.

Xabier Iturbek nabarmendu du gaur egungo egoerak aldaketetara azkar egokitzea eskatzen duela, eta, horretarako, teknologia disruptiboak erabili behar direla. “Azken urteotan, teknologiak aurrerapauso erraldoiak eman ditu, eta Euskaltel urrats horien lekuko eta partaide izan da. Zalantzarik gabe, digitalizazioak garrantzi handia du jarduera-sektore guztietako enpresen agenda estrategikoetan. Euskaltelek digitalaren eta gure bezeroen entzute aktiboaren aldeko apustua egiten du, eta horrek produktu eta zerbitzu berriak zabaltzea eta gure giza kapitala gai horietan gaitzea dakar”.

Ildo horretan, azpimarratu du garrantzitsua dela Euskaltel den bezalako aliatu bat izatea alor horretan, konektagarritasuna eskaintzeaz gainera aholkulari-lana egin dezan, “enpresekin lankidetzan arituz prozesu guztiak modu eraginkorrean kudeatzeko behar duten guztian, gailuak, sareak eta zerbitzuak modu gardenean konbinatuz”.

Iñaki Garcinuñok, berriz, hau esan du: “Hitzarmen honi esker, telekomunikazio-zerbitzurik aurreratuenak eskaintzen jarraituko dugu, eta, horien bidez, kudeaketa hobetzen eta eraginkorrago izaten lagunduko diegu enpresa handiei eta txikiei”. CEBEKeko lehendakariak gaineratu duenez, “era berean, gure helburua da zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea, eta CEBEKeko enpresei eta elkarteei abantaila gehiago ematea, lehiakortasuna hobetzeko betiere”.

CEBEKekiko lankidetza-esparrua berritzea Euskaltelek lurraldearen garapen teknologikoari egiten dion ekarpenaren beste erakusgarri bat da; telekomunikazioen arloan baliabideak eta esperientzia dituzten euskal enpresei laguntzea euskal operadorearen Erantzukizun Sozial Korporatiboaren oinarrizko zutabeetako bat da.

 

 

 

 

Euskaltel y CEBEK sellan su compromiso con el desarrollo de la digitalización del tejido empresarial de Bizkaia

 

 

 

  • Tanto CEBEK como Euskaltel identificarán las temáticas a abordar en los diferentes encuentros y jornadas de formación previstas a lo largo del año para aportar soluciones concretas planteadas por las empresas asociadas.

 

Bilbao, 6 de mayo de 2021. Euskaltel y CEBEK han firmado un acuerdo que renueva un año más el compromiso de ambas organizaciones con el desarrollo de la Sociedad de la Información y la mejora de la competitividad de las empresas de Bizkaia. Este acuerdo surge del compromiso de Euskaltel de acompañar a las empresas en los retos que deben afrontar en la nueva economía conectada y sensorizada en la que están inmersas.

De este modo, gracias al acuerdo de colaboración firmado esta mañana, las empresas asociadas a CEBEK podrán implementar nuevas tecnologías que les ayuden en sus procesos de transformación digital y compartir conocimientos e información a través de las acciones organizadas de forma conjunta entre ambas entidades.

Así, Euskaltel pone a disposición de las empresas asociadas a CEBEK servicios de telecomunicaciones de valor añadido con atención personalizada, desempeñando un rol asesor y promoviendo soluciones integradas de comunicación con el objetivo de responder a las necesidades que se les presentan a las empresarias y empresarios en su gestión diaria. Para ello, tanto CEBEK como Euskaltel identificarán las temáticas a abordar en los diferentes encuentros, reuniones y jornadas de formación previstas a lo largo del año para aportar informaciones y soluciones concretas que respondan realmente a las necesidades planteadas por las empresas de modo que puedan aportarles mejoras competitivas, de eficiencia en costes o, directamente nuevas oportunidades de negocio.

Al acto de firma del convenio han asistido el presidente de Euskaltel, Xabier Iturbe, y el presidente de CEBEK, Iñaki Garcinuño, que han expresado su satisfacción por reafirmar la colaboración que llevan a cabo ambas entidades desde hace ya 18 años y han compartido la necesidad de una actualización continua en el ámbito de la digitalización para optimizar los procesos empresariales.

Xabier Iturbe ha asegurado que el escenario actual exige adaptarse con rapidez a los cambios utilizando tecnologías disruptivas. “En los últimos años, la tecnología ha ido avanzando a pasos agigantados y en Euskaltel hemos sido testigos y partícipes de ello. No hay duda de que la digitalización ocupa un lugar preeminente en las agendas estratégicas de empresas de todos los sectores de actividad. Desde Euskaltel apostamos por lo digital y por la escucha activa de nuestros clientes, lo que nos lleva a la extensión de nuevos productos y servicios y a la capacitación de nuestro capital humano en estas materias”.

En este sentido, ha destacado la importancia de contar con un aliado como Euskaltel en este campo que no sólo ofrezca conectividad, sino que desempeñe un rol asesor “colaborando con las empresas en todo aquello que precisen para gestionar de forma eficiente todos los procesos a través del uso combinado de dispositivos, redes y servicios de una forma transparente y segura”.

Por su parte, Iñaki Garcinuño ha asegurado que “con este convenio podemos seguir facilitando a las empresas los más innovadores servicios de telecomunicaciones que permiten ya, tanto a las grandes como a las pequeñas empresas, mejorar la gestión de sus organizaciones de una forma eficiente”. El presidente de CEBEK ha añadido queasimismo respondemos a nuestro objetivo de ofrecer un servicio personalizado y añadir más ventajas a las empresas y asociaciones integradas en CEBEK buscando en todo momento mejorar su competitividad”.

La renovación del marco de colaboración con CEBEK es una muestra más de la contribución al desarrollo tecnológico del territorio por parte de Euskaltel y, por lo tanto, apoyar a las empresas vascas con recursos y experiencia dentro del ámbito de las telecomunicaciones se convierte en uno de los pilares básicos de la Responsabilidad Social Corporativa del operador vasco.

 

 

Menu