Euskal operadoreak teknologia berriak erabiltzen ditu bezeroekiko harremanak aberasteko, eta bere negozio-prozesuak hobetzeko.
Euskal komunikazio-operadorearentzako beste erronka bat Virginen bidez Estatu osoari bere zerbitzuak eskaintzeko jauzia egitea izan da; horretarako, bere sistemak mailakatu ditu eta hodeiko soluzioen aldeko apustua egin du.
Euskaltel Euskadiko enpresa teknologiko nagusietakoa da. IKTekin, eraldaketa digitalarekin eta 4.0. Industriarekin lotutako irtenbide zehatzak eskaintzen dizkie bezeroei, eta, horrez gain, teknologia berri horiek ere badarabiltza, bere negozio-prozesuak hobetzeko.
Alde horretatik, datuen analisi aurreraturako tresnen, ‘big dataren’ eta adimen artifizialaren erabilerari buruz hitz egin genezake, bezeroak hobeto ezagutzeko eta proposamenak zein zerbitzuak erabiltzaile-profil bakoitzaren arabera pertsonalizatu ahal izateko.
Euskaltelen ere erabiltzen dituzte horrelako tresnak, eta, bertan, datuak zein adimen artifiziala bateratzen dira, terminalen salmentan iruzurrak antzemateko edo komunikazioekin lotutako arazoak aztertzeko.
Euskaltelek onura ateratzen dio datuen balioari, baina, horrez gain, teknologia berriekin lotutako erronkei ere aurre egin behar izan die; esate baterako, berarekin bat egin duten enpresetako, Telecableko edo R-ko, adibidez, CRMen edo ERPen integrazioa.
Komunikazioetako euskal operadorearentzat, Virginen bidez Estatu osoari zerbitzuak eskaintzea izan da beste erronka bat, horren ondorioz bere sistemak eskalatu eta ‘cloud’ irtenbideen alde egin behar izan duelako.
Erronka horiei guztiei nola aurre egin dien eta adimen artifizialeko algoritmoen nahiz ‘big dataren’ gaur egungo zeresana zein den izan dugu hizpide Euskalteleko Data Analyticseko Olga Fernández Sabínekin.
4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es
Arrakasta – kasuen zerrenda