Bilboko Euskalduna Jauregia Bizkaiko hiriburuko biltzar-gune nagusia da, eta biki digitala jarri du abian, jarduketa-denborak hobetzeko eta makinen zein azpiegituren bizitza teknikoa luzatzeko. Sistemak prebentzioko artapenerako eta artapen zuzentzailerako behar diren lanak zein diren iragarri ahal izango du
Sistema hau abian jartzeko, jauregiaren erreplika digitala sortzea izan da lehenengo urratsa. Izan ere, instalazioen eredu birtuala da, eta modu digitalean berregiten ditu benetako bertsioaren portaera nahiz errendimendua. Biki digital horren bidez, plataformak teknikariei ematen die makinen portaeran ezustean gertatutako aldaketen berri, prebentziorako artapen segurua egin dezaten.
Biki digital hau garatzeko, erreferentziako zenbait zentrorekin eta enpresarekin lan egin dute; esate baterako, Innovae, Sisteplant, Saltoki, Ondoan eta Tecnalia. Bakoitzak bere jakintza espezializatua eskaini du: Innovae errealitate areagotuan da aditua; Sisteplantek ordenagailu bidezko artapenaren kudeaketa garatzen du; Saltokik 40 urtetik gorako esperientzia du eraikuntzako elementuen banaketan; Ondoanek esperientzia handia dauka hirugarren sektoreko eraikinen instalazioan eta artapenean; eta Tecnalia estatuko erreferentea da proiektuak BIM metodologiaren bidez garatzeko orduan.
Bilboko Euskalduna Jauregiko TWIN 4.0 Proiektua honako hauexen bidez finantzatu da: Hazitek Enpresetako I+G Sustatzeko Laguntzen Programa eta Eusko Jaurlaritzak zein EBk Eskualde Garapenerako 2014-2020ko Fondo Europarraren bitartez (FEDER) batera finantzatutako jarduketa.
Adibide zehatz honetatik haratago, CEBEKek bultzatutako ‘Bizkaiko enpresetako 4.0. Industriako arrakasta-kasuak’ podcasteko kapitulu honetan, Nerea Lupardorekin, Bilboko Euskaldunako zuzendari nagusiarekin, hitz egin dugu teknologia berriek erakundeetan duten eraginari buruz, haien jarduera edonolakoa dela ere.
4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es
Arrakasta – kasuen zerrenda