HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Eroski: Biltegi adimendunetan ezarritako teknologia berriak

Eroskik Elorrion duen biltegi adimendunean, automatizazioarekin, sentsorikarekin, datuen analisiarekin eta adimen artifizialarekin lotutako teknologiak bateratzen dira

Eroskik Elorrioko udalerrian duena bezalako biltegi adimenduna azaltzeko orduan, elikagaiak edo beste era bateko produktuak biltegiratzeko gune bakunetan oinarritutako kontzeptuak ahaztu beharko lirateke.

Elorrioko biltegi adimendunaren kasuan, teknologia berriak nagusi dira eremu osoan. Lehenengo eta behin, salgaiak jasotzen direnean, behar besteko tresnak erabiltzen dira hornitzaileek bidalitako produktuen kopurua eta egoera egiaztatzeko. Guztira, ia-ia 3.000 palet sartzen dira egunero biltegi honetan. Era berean, egunero, 3.000 bat palet zamatzen dira 300 kamioitan, Elorrioko biltegi adimendun honen ekintza-eremuan dauden 340 dendetara eramateko.

Salgaiak jasotzeko prozesuaren zati bat jasotako paletak biltegiratze-siloetara eramatea edo paletetatik ateratzea da, eta, horretarako, kasu askotan, sistema automatizatuak edo giza langile gutxi erabiltzen dira.

Prozesuak jarraitu egiten du, eta palet berriak modu automatizatuan sortzen dira zenbait dendatako eskaeren arabera. Horrela, trazabilitateari buruzko informazioa sortzen da, eta palet hauek kamioiratzeko gunera mugitzen dira uhal garraiatzaileen bitartez. Palet hauek kamioietan jarri baino lehen, datuen analisiarekin edo adimen artifizialarekin lotutako tresnak erabiltzen dira, garraio-ibilbide eraginkorrenak antolatzeko edo, horrez gain, paletak kamioien barruko aldean ahalik eta modu onenean lekuratzeko, iraulketarik eta hausturarik egon ez dadin.

Eroskik Elorrion duen biltegi adimendunaren kasuan bezala, logistikako eta biltegiraketako plataforma handietan ezarritako teknologia berrien erronkei buruz hitz egin dugu Axier Bustinzarekin, Eroskiko Negozio, Plangintza eta Egokitzapen Komertzialaren Prozesuetako zuzendariarekin.

4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es

Arrakasta – kasuen zerrenda

Menu