CEBEKek segurtasunaren eta osasunaren arloko aholkularitza eta informazioa eskaintzen dizkie enpresa kideei, halaxe eskatuz gero. Zerbitzu honek segurtasun eta osasun arloko baldintzak hobetzea du helburu, honako abantaila hauek lortzeko:
- Enpresa kideentzako solaskide inpartzialak gara.
- Tartean, ez dugu inolako interes ekonomiko eta komertzialik.
- Aholkularitza ematean, kideen euren negozioen ezaugarriak hartzen ditugu kontuan.
- Laneko arriskuen prebentzioaren arloko jarduera egokiak antzematen ditugu.
Aholkularitza-zerbitzua telefono bidezko kontsulten edo posta elektronikoaren bidez eskaintzen da. Bestela, elkarrizketa ere eskatu daiteke, eta prebentzioaren arloko edonolako zalantzari buruzkoa izan daiteke: legezko alderdiak, teknikoak, kudeaketakoak.
Horren bidez, interes bateratuko arloak antzematen dira, eta informazioaren, prestakuntzaren edo aholkularitzaren arloko zerbitzu bihurtu daitezke.
2019. urtera arte, segurtasunaren eta osasunaren arloko zerbitzuak Laneko Arriskuen Prebentziorako Fundazio Estatalaren bitartez bideratzen ziren.
2019ra arteko proiektuen gordailua: http://prl.cebek.es/