HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

GOI-ZUZENDARITZETARAKO LIDERGO-PROGRAMA

CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren helburuen artean, Goi-zuzendaritzetako kideen prestakuntza hobetzea dago, XXI. mendeko liderrak bilatzen dituen Goi-zuzendaritzetarako lidergo-programaren bidez. Ildo horretan, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Sailarekin lankidetzan, Goi-zuzendaritzetarako Lidergo-programaren 4. aldia abiarazi du CEBEK-ek; programa hori, emaitzak hobetuko dituen zuzendaritza eraginkor baterako beharrezkoak diren gaitasunak indartu nahi dituzten Enpresari, Kudeatzaile eta Zuzendaritzetako kideei zuzenduta dago.

Zuzendaritzetako 200 bat kide pasatu da dagoeneko programa honetatik eta emaitza oso onak eman ditu, honako deialdi berri hau bermatzen dutenak.

360 graduko ebaluazio batekin hasten da programa, “Pertsona Oso Eraginkorren 7 Azturen” ikaskuntzan eta garapenean zentratzen da eta sendotzeko tailer batekin amaitzen da. Ekimen honetan parte hartzea oso esperientzia aberasgarria da eta parte-hartzaile bakoitzaren zuzendaritzarako indargune eta ahulguneak ezagutzea eta lanerako plan pertsonalizatua ezartzea dakar.

Prestakuntza esklusibo hori Stephen R. Covey-ren Best Seller-ean oinarrituta dago eta lantalde eta pertsonen kudeaketa eta lidergorako ikuspegi berri bat proposatzen du. Ikastaroak jatorrizko liburuan, materialetan, bideoan eta CDan sustengatzen dira.

Gaur egun, Enpresari, Gerente eta Zuzendarientzako Lidergo Programaren 5. edizioko deialdia dago zabalik, betiere euren trebetasunak eta gaitasunak sustatu nahi badituzte, euren zuzendaritza eraginkorragoa izan dadin eta euren zein taldearen emaitzak hobetu daitezen.

Hementxe eman dezakezu izena.

Menu