LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAREN FOROA:
BIZKAIKO ENPRESETAKO SEGURTASUN ETA OSASUN ARLOKO ARDURADUNEN ELKARGUNEA
2009tik, CEBEKek Laneko Arriskuen Prebentzioaren Foroko saioak antolatzen ditu. Foro hau segurtasunean eta osasunean zehaztutako arauak betetzeko eskakizunak ezartzean sortzen diren kezkak, arazoak, zalantzak eta jarduera onak jorratzeko eta partekatzeko gunea da.
Hona hemen foroaren helburuak:
* Enpresen arteko elkargunea eskaintzea, antzeko errealitatepean segurtasunaren eta osasunaren kudeaketan dauden arazoak aztertu ahal izateko eta kideen artean irtenbide praktikoen bilaketa jorratzeko.
* Enpresei LAPeko tresnak eta irtenbideak eskaintzea.
* Behar besteko gunea sortzea, enpresek ekintzen edo kudeaketaren arloko jarduera onak partekatu ditzaten eta, horrela, euren lehiakortasuna zein enpresetako osasuna hobetu ditzaten.
LEKUA: CEBEK – Kale Nagusia 50, 5. solairua – BILBO edo CEBEKeko ZOOM Gela.
DATA: atxikitako enpresei hiru hilean behin egingo zaie deialdia.
NORENTZAT: enpresako arloetako arduradunak, betiere, LAPen arloko enpresa-jardueren koordinazioaren kudeaketan inplikazio zuzenik badute.
FORORA ATXIKITZEKO MODUA:
Foroan parte hartu nahi duten enpresak Montserrat Ruizekin jarri beharko dira harremanetan posta-helbide honetan: mruiz@cebek.es. Foroko kideei programa eta bileren egutegia bidaliko zaizkie, bertaratuko direla baieztatu dezaten.
Informazio osagarririk nahi izanez gero, Montserrat Ruiz Mitjansekin jarri harremanetan (CEBEKeko Proiektuen Arloa) 94 400 28 00 telefonoan.