HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Aholkularitza ekonomiko-fiskala

Arlo Fiskalaren helburua da gure zerga-sisteman indarrean dauden Zerga guztiei buruz gure enpresa elkartekideek plantea ditzaketen gai ekonomiko-fiskal guztiei irtenbidea ematea.
Bilboko MARTÍN ABOGADOS BUFETE LEGAL zerga-aholkulariekin lortutako lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, enpresa elkartekideen esku jartzen da enpresen jardueran sor daitezkeen zergekin lotutako kontsulta guztiei erantzuteko aholkularitza-zerbitzua, zerga ezberdinen esparruan (BEZ, Sozietateen gaineko Zerga, fakturazioko betebehar formalak, Zerga-administrazioari eman beharreko informazioa…).
Kontsultak CEBEK-i egin dakizkieke zuzenean edo aholkulariei eurei, telefonoz (944 247 257), fax bidez (944 236 406) edo e-postaz (fiscal@martinabogados.com), eta lehenbailehen erantzungo zaie.
Gai konplexuagoetarako, elkarrizketa pertsonala hitzartu daiteke MARTÍN ABOGADOS BUFETE LEGAL bulegoarekin; horrela, elkarrizketa horretan gaia sakonago aztertu beharra edo gai horretan aktiboki esku hartu beharra dagoela ikusiko balitz, baldintza onuragarridun aurrekontua eskainiko zaie enpresa elkartekideei.

ESPARRU EKONOMIKO-FISKALEKO JARDUKETAK

Azkeneko urteetan, hainbat berritasun eman dira kontabilitate, merkataritza eta zergen araudiei dagokienez. Beharrezkoa da aldaketa horien zabalkunde egokia egitea eta, hortaz, aldaketok ETEetako arlo ekonomiko-finantzarioetako arduradunak etengabe birziklatu beharra eskatzen dute, zuzenean eragiten baitiete.

Garatzen ditugun jarduerak enpresaren kudeaketan ardurak dituzten pertsonei zuzenduta daude, hala nola, enpresariei, kudeatzaileei, zuzendaritzetako kideei; baita Zerga-, Administrazio-, Kontabilitate- eta Finantza-sailetako langileei eta, oro har, aipatutako esparruetako ezagueretan sakondu nahi duten pertsonei ere.

Jardunaldi, tailer edo enpresen topagune formatuetan egiten ditugun jarduerak ondorengo gaiei buruzkoak izaten dira:

  • Zerga-arloko berritasunak: sozietateen gaineko zerga, balio erantsiaren gaineko Zerga, errentaren gaineko zerga, ondasunen gainekoa, zerga-ikuskaritza…
  • Kontabilitateko berritasunak
  • Merkataritza eta finantza gaietako berritasunak

Lantzen diren gaiek erabateko gaurkotasuna dute eta horrek jarduera horietan jende kopuru handiak parte hartzea dakar.

KONTSULTA EZAZU AGENDA

 

Menu