Arriskuen diagnostikoa, azterketa eta kontrola ETEetan
“Arriskuen Diagnostikoa” proiektuak, prozesu oso eraginkor baten bitartez eta, denborari eta baliabideei dagokienez, inbertsio minimo batekin, arriskuen analisi eraginkor eta azkar bat ematen dizu, oinarri sendo bat indarreko araudia betetzeko eta ekintza-plan zehatz bat egiteko.
Programa horretan parte hartzeak zure enpresaren Arriskuen Mapa bat lortzeko, kontzientzia sortzeko eta negoziorako arrisku larrienen kudeaketari lehentasuna emango dion ekintza-plan bat ezartzeko bidea ematen dizu, segurtasun handiagoko zonetara eramateko bidea erraztuz.
Hartzaileak
ETEetako Kudeatzaile eta Zuzendaritzetako kideak, bereziki garrantzitsua delarik honelako enpresetarako:
. Arriskuak kudeatzeko jardunak argi definitu gabe dauzkaten enpresak.
. Enpresaren arrisku orokorren analisi oso bat egin gabe dutenak.
. Gobernu Onari dagokionez, indarreko legeriaren betetze-maila finkatu nahi dutenak.
. Negozioaren krisi edo porrot garrantzitsu bat jasan dutenak.
. Hornitzaile edo bezero kopuru jakin batekiko gehiegizko menpekotasuna dutenak.
. Duela gutxi negozio-ereduaren, lidergoaren… aldaketa garrantzitsu bat bizi izan dutenak.
Las Ebaluatuko diren Arrisku-arloak: que se evaluarán incluyen:
1. Kudeaketa / Zuzendaritza Nagusia
2. Legezko obligazioen betetzea
3. Aktiboen kudeaketa
4. Pertsonekiko arriskuak
5. Ingurumena
6. Negozio-ereduaren kudeaketa
7. Finantza arriskuak
8. Produktua edo Zerbitzua
9. Teknologiak