HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Cebek Ekinean

cebekemprendeCEBEK Ekinean ekimenak Bizkaian sortu berri diren enpresak sendotzearen eta haztearen aldeko apustua egiten du eta aldizka esperientziak partekatzea eta, online zein offline, ezaguera eskuragarri izango duten espazio bat eskaintzea bilatzen du. Halaber, leiho bakar baten bitartez, haien esku jartzen ditu CEBEK-eko elkartekide den beste edozein enpresak dauzkan zerbitzu, informazio eta prestakuntzarako edo aholkularitzarako baliabide berberak.

Ibilbidearen etapa honetan, enpresari hauengandik “hurbil” egon nahi du CEBEK-ek, gure erakundeko kide izan daitezen. Hasiera horretan zerbitzu egokia eman nahi diegu, geroago, orain dela 100 urte baino gehiagotik Bizkaiko enpresen interesak defenditzen diharduen gure enpresa-erakundeko kide egin daitezen. Beste jarduera askoren artean, CEBEK-ek Ordezkaritza Instituzionaleko funtzioak betetzen ditu, enpresen intereseko ezaguera transmititzen du, Negoziazio Kolektiboa gauzatzen du eta Bizkaiko enpresen lehiakortasuna sustatzen duten era ezberdinetako proiektuak garatzen ditu.

CEBEK Ekinean ekimenak Ekintzaileen Foro horren aldizkako batzarrak antolatzen ditu, ekintzaileentzako berariazko interesa daukaten gai ezberdinei buruzkoak, ekintzaileok hasiberriak edo dagoeneko finkatutakoak izan. Gainera, Blog honen bitartez, espazio birtual bat aurkeztuko da.

Enpresa-kudeaketaren esparruan ikaskuntza jarraitu bat sortzeko helburuarekin, Blog honetatik, ibilbide luzea daukaten enpresarien aholkuak entzuteko aukera eskaintzen da; enpresariok hainbat gaitan dauzkaten euren esperientziak azalduko dituzte (Arrakastarako gakoak). Halaber, CEBEK Ekinean ekimeneko Parte-hartzaileei euren esperientziak kontatzeko atal bat eskainiko zaie eta, horrela, ondo merezitako tokia izango dute Blogean (Lehenengo pertsonan).

CEBEK Ekinean Webgunerako sarbidea:Cebek Emprende

 

Con la financiación de:
euskadi-emprende-logo

Menu