HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eues

EkinBarri

CEBEKek, FVEMek, CECOBIk, ASCOBIk eta AVEQek zuzentzen dituzten Bizkaiko enpresa-erakundeok Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz sustatzen ari gara pertsonak helburu nagusi dituen enpresa-estilo berria garatzeko eta sendotzeko prozesua.

Proposamen hau errealitate berrietara egokituta egongo denez, lehiakortasun-maila handiagoa emango die gure enpresei eta garapen profesional zein pertsonalaren maila hobeak, enpresetako pertsonei. Horrela, Bizkaiko ekonomiaren eta enpresen garapena bultzatuko da.

Etorkizunari begiratzeko modu berria, pertsonetan oinarrituta eta ingurune aldagarriko erronkei aurre eginda.

Enpresei lagundu nahi diegu konfiantzan, gardentasunean eta pertsonen partaidetzan oinarritutako egoera berrirantz bilakatzen.

Interesak bateratu eta proiektu partekatuak bilatu nahi ditugu, enpresen lehiakortasuna eta jasangarritasuna indartzeko.  

Ekinbarri

Menu