HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Dronak: 4.0. Industriarako eta Zehaztasuneko Nekazaritzarako droneak

Dronak Bizkaiko enpresa da, eta 2015ean sortu zen, droneekin lotutako zerbitzuak emateko eta horrelako gailuak erabilera zehatzetarako diseinatzeko eta fabrikatzeko. Aireko droneak ez ezik, lurretik eta itsasotik urrunetik lekualdatu daitezkeen tresnak ere sortzen dituzte.

Haien garapenen artean, 4.0. Industriarako eta Zehaztasuneko Nekazaritzarako droneak nabarmentzen dira, eta honako hauxe erabiltzen dute horiek sortzeko: fotogrametria, ortoargazkiak, eredu digitalak, kartografia, bolumetria eta beste teknologia batzuk. Era berean, hidrogenoz hegan egiten duen dronea garatzeko proiektuan lan egin dute, eta gailu horien hegaldiaren autonomia biderkatzen du. Horrez gain, koronabirusaren pandemiaren testuinguruan eremu irekietan zeuden pertsonak zenbatzeko droneen erabilerarekin lotutako ekimenak jarri dituzte abian.

Dronak enpresaren ezaugarri bereizgarrien artean, honako hauexek nabarmentzen dira: lankidetzapeko ekonomia zein ekonomia zirkularra sustatzea eta jasangarritasunarekin, ingurumenaren defentsarekin zein eraginkortasun energetikoarekin zerikusia duen guztiari lehentasuna ematea eta, horretarako, aurrezki energetikoa edo fabrikazio aditiboa sustatzen duten teknologiak erabiltzea, haien gailuen eraikuntzarako materialak aukeratzeko orduan.

Etorkizunari begira, Dronak enpresak honako hauxe du xede: kuantikaren mundua eta droneek konputazio zein komunikazio kuantikoan izan ditzaketen ekarpenak.

Proiektu eta benetako erabilera-kasu horiei guztiei buruz hitz egin dugu bertako CEOa den Fabia Silvarekin, CEBEKek bultzatutako ‘Bizkaiko enpresetako 4.0. Industriako arrakasta-kasuak’ podcasteko kapitulu honetan.

4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es

Arrakasta – kasuen zerrenda

,

Menu