Aurkezpena
AIC-Automotive Intelligence Center automobilgintzarako balioa sortzeko zentro europarra da, berrikuntza irekiaren kontzeptuan dago oinarrituta eta, bertan, enpresek euren posizioa hobetzen dute lankidetzaren bidez.
Hona hemen bere xedea:
- Jakintza sektoriala sustatzea.
- Sektorearekin lotutako ikerketa aplikatua handitzea.
- Automobilgintzako prestakuntza sustatzea maila profesional guztietan.
- Sektorean balio erantsi handiko enpresa-proiektu berrien sorrera endogenoa bultzatzea.
- Proiektu berritzaileak erakartzea.
Horretarako, 9 nazionalitate desberdinetako 30 erakundek euren gaitasunak kokatzen dituzte zentroan, eta, bertan, 950 lagunek lan egiten dute berrikuntza irekiko ingurunean, merkatuaren orientaziopean.
AICk honako arlo hauetako laguntza eskaintzen die enpresei: jakintza, prestakuntza, garapen industriala eta negozio berriak. Horretarako, profesional onenak garatzen, garapen horretako liderrak izaten, teknologia aurreratuak erabiltzen eta ibilgailuaren garapenerako zikloan gora egiten laguntzen die.
Topaketaren helburua
Hona hemen topaketaren helburua: beste konpainia industrial batzuetako enpresariei eta zuzendariei fabrikazio adimendunaren gaur egungo egoera aurkeztea, baita AICk enpresei fabrikazioko kontzeptu berrietara egokitzen laguntzeko asmoz abian jarri duen ASF proiektua ere.
Horrez gain, parte-hartzaileek zuzenean ezagutu ahal izango dituzte AICko bikaintasun-zentroak. Izan ere, honako gai interesgarri hauetako balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzen dizkiete enpresei: arinketa, simulazioa, prototipoen garapena edo ibilgailuen elektrifikazioa.
Hartzaileak
Topaketetako hartzaileak edozein sektore edo tamainatako enpresak izango dira, baina, batez ere, enpresako zuzendaritzako kideak.
Jarduera
Ikerketa / Prestakuntza / Adimen lehiakorra / Negozio berrien sorrera
Fakturazioa eta langileen kopurua
Fakturazioa: 4 milioi euro
Langileen kopurua: 20
Enpresaren datuak
Boroako Enpresen Parkea, 2A-4. partz.
48340 Amorebieta-Etxano
T: 946569400
F: 946569399
W: http://www.aicenter.eu
Eguna
17/12/2021
Lekua
Amorebieta - Etxano (Bizkaia)
Egitaraua
10:00 / Parte-hartzaileen harrera
10:15 / AIC - Automotive Intelligence Centerren aurkezpena
11:00 / ASF - Automotive Smart Factoryren aurkezpena
12:00 / Kafea - Networkinga
12:30 / Instalazioetara egindako bisitaldia eta ASFren frogantza
14:00 / Topaketaren amaiera
Prezioa
Doanik
Informazioa
Edurne Errazti
T: 944 002 800
eerrazti@cebek.es