Aurkezpena
Haizea Bilbao enpresa 2018an sortu zuten Bilboko portuan, eta offshore haize-sorgailuetarako metalezko egitura handiak fabrikatu eta muntatzen ditu; esate baterako, dorre eolikoak, trantsizioko piezak (TPs) eta monopiloteak (monopiles).
Jardueraren hasieratik, 1.000 sekzio baino gehiago fabrikatu dituzte onshore eta offshore dorreetarako. Horrez gain, trantsizioko piezak eta monopiloteak ere fabrikatzen dituzte geure instalazioetan.
Trantsizioko piezak (TPs) altzairuzko tutu-egiturak dira, eta monopilotea lotzen dute haize-sorgailuko dorrearekin.
Bestetik, monopileak altzairuzko egitura handiak dira, haize-sorgailuak itsas ohean finkatzeko erabiltzen dira, zimendu-mota lehiakorrena dira eta itsas parke eolikoen %80k baino gehiagok dute osagai.
Azken 3 urteotan, Haizea Bilbao Europako erreferentziako offshore lantegi bihurtu da, kontinenteko offshore parke eoliko handienetako dorreak egin ditu-eta.
2024-2026an horrelako monopiloteak hornitzeko asmoz azken hilabeteotan Ørstedekin eta Iberdrolarekin sinatu dituen hitzarmenen ondoren, Haizea Bilbao bere instalazioak zabaltzen ari da bete-betean, bere ahalmenak bikoizteko. Hori dela eta, Europako erreferentziako lantegia da XXL monopiloteetarako.
Haizea Wind Group
Haizea Wind Group 2017an eratutako taldea da, eta egon bazeuden bi enpresatan dago oinarrituta (WEC Taldea eta Tecnoaranda). 2018an, Haizeak Haizea Sica jarri zuen abian, hau da, Argentinako Santa Fen dorre eolikoetarako daukan lantegia.
2018an ere, ekoizpena jarri zen abian Bilboko portuko itsas dorreen lantegian, Haizea Bilbaon, alegia, esperientzia handiko profesionalen taldearen eskutik, Europako merkatuko itsas fabrikazio eolikoko erreferentea izateko asmoz. Oraintsuago, 2022an, Haizea Wind Groupek Haizea Breizh lantegia ireki zuen Frantzian, eta itsas dorre eolikoak ere egiten dira bertan.
Gaur egun, Haizea Wind Groupek hiru negozio-unitate ditu: dorre eolikoak, offshore zimenduak eta eolikarako galdaketa-pieza handiak.
Topaketaren helburua
Topaketa honen bidez, Haizea Bilbaok osagai eolikoen fabrikazioko erreferentea izateko aukera eman dioten giltzarriak zein diren partekatuko du, orain dela 5 urte bakarrik sortu zela kontuan hartuta.
Era berean, hurrengo urteetan industria eolikoak edukiko dituen erronkak eta aukerak izango ditugu aztergai, baita horri aurre egiteko ditugun planak ere.
Hartzaileak
Topaketetako hartzaileak edozein sektore edo tamainatako enpresak izango dira, baina, batez ere, enpresako zuzendaritzako kideak.
Jarduera
Itsas industria eolikorako metalezko egitura handien fabrikazioa eta muntaketa
Fakturazioa eta langileen kopurua
Fakturazioa: >300 M€ 2023an, Haizea Wind Groupen (>170 M€ Haizea Bilbaon)
Langileen kopurua: >1.200 Haizea Wind Groupen (>400 Haizea Bilbaon, gaur egun; eta, aurreikuspenen arabera, 700 inguru 2023an, zabalkuntza amaituta dagoenean)
Enpresaren datuak
AZ-2 kaia
48580 Zierbena (Bizkaia)
T. 946 365 434
paulagil@haizeawindgroup.com
Eguna
02/06/2023
Lekua
Zierbena (Bizkaia)
Egitaraua
10:00 / Ongietorria
10:15 / Topaketaren hasiera
- Haizea Bilbaoren aurkezpena
- 2018tik izandako bilakaera
- Etorkizuna: erronkak eta aukerak
12:00 / Networkingeko kafea
13:00 / Instalazioetarako bisitaldia
14:00 / Topaketaren amaiera
Prezioa
Doanik
Informazioa
Edurne Errazti
T: 944 002 800
eerrazti@cebek.es