HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Top - Encuentros Empresariales

09/11/2021

Basauri (Bizkaia)

Bridgestone Hispania Manufacturing, S.A.

Bridgestoneren Topa: B-KANPUS Bilbao
Lehen 4.0. Eskola Industriala

destacada_meadwestvaco

Aurkezpena

Gaur egun, Bridgestone Corporation pneumatikoen fabrikatzaile nagusia da mundu zabalean. Shojiro Ishibashik 1931n sortu zuen Japoniako Kurumeko hirian. Konpainiaren izena “Ishibashi” hitzaren hitzez hitzeko itzulpenetik dator, eta “harrizko zubia” esan nahi du japonieraz.

Bilboko lantegia 1932an eratu zen Firestone Hispania izenpean, eta 1991n sartu zen Bridgestone Corporationen. 80 urtetik gorako historia du, beraz, eta, urte horietan, nazioarteko merkatuaren denboretara eta eskarietara egokitzen jakin du enpresa honek.

Kamioientzako lehenengo pneumatiko erradiala 1965ean fabrikatu zen, eta, gaur egun, 4.800 ale ekoizten dira eguneko.

2020an, Bridgestonek B-Kanpus proiektua sortu du, eta aitzindaria da Euskadiko prestakuntza industrialaren arloan. Ekimen horren bidez, langabezian dauden pertsonak prestatu nahi dituzte manufakturaren sektorean lan egin dezaten eta, era berean, giza talde horretan espiritu industriala bultzatu dadin. Horretarako, mundu honetako lehenengo esperientzia hurbilduko diete, edo jakintzak eguneratuko dizkiete eta prestatu egingo dituzte, euskal industrian ondo prestatutako profesionala eduki ahal izateko.

B-Kanpusek ikasgelako aurrez aurreko prestakuntza bateratzen du honako hauexekin: makina bakoitzaren benetako e-learninga; errealitate birtualeko teknologia, fabrikazio-prozesuko faseak ezagutzeko; eta benetako tamaina duten makimen bidez egindako simulazio-moduluak, oroimen muskularrari eraginda era bateko eta besteko eragiketak praktikan jartzeko. Gainera, bakoitzari ezarritako benetako prestakuntza emango da horren osagarri. Guztira, %20, prestakuntza teorikorako; eta %80, praktikarako.

Manufacturingean, prestakuntza PARADOXA da.

  • Batetik, prestakuntza EZINBESTEKOA da. Prestatutako langileak eduki behar dituzte, euren bezeroentzako pneumatiko onenak ahalik eta modu egokienean ekoizteko (segurtasuna, kalitatea, produktibitatea).

  • Bestetik, trebakuntza GALERA da. Kostu handia da (prestatzaileentzako eta ikastunentzako eskulanaren kostua), ekoizpen-gaitasuna erabiltzen ari delako trebakuntzan (abian dagoen taldearen orduak erabiltzen dira trebakuntzarako, ekoizpenerako erabili beharrean).


Hori dela eta, proiektu honek trebakuntzaren eraginkortasuna hobetzea du helburu (kostua, iraupena, ekoizpenean duen eragina).

Topaketaren helburua

Topaketak beste konpainia batzuetako enpresariei eta zuzendariei aurkeztu nahi die Bridgestonek Bilboko lantegian 4.0. prestakuntzarako abian jarri duen asmo handiko proiektu hau.

Industriaren etorkizunarekin bat datorren ekimen hori ez ezik, Top honetara bertaratzen direnek hemendik prestatuta irtengo diren eta beste enpresa batzuek ere kontratatu ahal izango dituzten langileen profil berriak ere ezagutu ahal izango dituzte.

Hartzaileak

Topaketetako hartzaileak edozein sektore edo tamainatako enpresak izango dira, baina, batez ere, enpresako zuzendaritzako kideak.

Jarduera

Kamioi eta autobusentzako pneumatikoen ekoizpena eta fabrikazioa

Fakturazioa eta langileen kopurua

Fakturazioa: 556.811 €

Langileen kopurua: 976

Enpresaren datuak


Urbi, z.g.
48970 Basauri
T: 94 448 5000
F: 94 448 5720
W: www.bridgestone.eu

Eguna

09/11/2021

Lekua

Basauri (Bizkaia)

Egitaraua

10:00 / Basauriko lantegiko harrera
10:15 / Bridgestone Corporationen eta, batez ere, TBR Bilboko lantegiaren aurkezpena
10:45 / B-Kanpus Bilbao
12:00 / Kafea - Networkinga
12:45 / Instalazioetarako bisitaldia (B-Kanpus + lantegia)
14:00 / Topaketaren amaiera

Prezioa

Doanik

Informazioa

Edurne Errazti
T: 944 002 800
eerrazti@cebek.es

Menu