4.0. industriak zeresan nabaria dauka ekoizpen prozesuetan eta logistikarekin lotutakoetan ere bai
Galdakaoko udalerrian dagoen Coca-Cola European Partners lantegiak 64 urte bete berri ditu. Lantegi horretan, mundu-mailan ezagututako edaria fabrikatzen da, baina, horrez gain, gasdun, gasik gabeko, azukredun eta azukrerik gabeko edariak ere ekoitzi eta ontziratzen dira hainbat eratako ontzietan. Produktu horiek etengabe saldu eta garraiatzen dira Espainiako iparralde osoko udalerrietara, eta, horretarako, konplexutasun handiko logistika behar da.
Hasiera-hasieratik, teknologia berriek beti izan dute agerpena Coca-Colako ekoizpen eta logistikako prozesuetan, baina, orain, are handiagoa dute, 4.0. industriak dakarren iraultza kontuan hartuta. Garrantzi horren jakitun, Coca-Cola SPRIk eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako BIND 4.0 ekimen publiko pribatuaren parte da, eta enpresa sustatzaileen zein ‘startup’ teknologikoen arteko lankidetza bultzatzea du helburu. Partaidetza horri esker, iaz proiektuak garatu zituen Aquadat edo Myruns euskal enpresekin, ura tratatzeko eta tapoien trazagarritasuna kontrolatzeko, hurrenez hurren.
Coca-Colak BIND 4.0 ekimenean parte hartzen du enpresa bultzatzaile moduan, baina, horrez gain, orain dela urte batzuetatik multinazionala eraldaketa digitalerako programan dago murgilduta, eta programa hori zenbait teknologiatan oinarritzen da; esate baterako, adimen artifiziala, konektibotasuna, blockchaina, analitika prediktiboa…
Jaime Cardenalekin, Galdakaoko Coca-Cola European Partners lantegiko zuzendariarekin, hitz egin dugu teknologia berriek elikagaigintzarekin lotutako lantegi handi batean duten eta edukiko duten eraginari buruz.
Argazkiak
Arrakasta – kasuen zerrenda