Cebek Digital
Zurekin konektatuta
Zugandik hurbil, aro digitalaren erronka berriei aurre egiteko

Cebek Digital, CEBEK -Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak eraldaketa digitalaren arloan dituen esperientziaren eta ibilbidearen ondorioz bultzatutako ekimena da, alegia.
Bertan, teknologiaren arloko eta aro digitalaren erronkei buruzko informazio berriena duzu eskuragarri. Horrez gain, Bizkaiko enpresariei eta profesionalei emango diegu hitza, euren esperientziak hurbiltzeko eta euren lekukotasunak partekatzeko.
Erreferentziako gunea izango da, enpresen jardueraren joeren eta premien araberako prestakuntza-eskaintza zabala eskuratzeko. Bertan, hain zuzen ere, behar duzun guztia aurkitu ahal izango duzu, ikasten eta prestatzen jarraitzeko eta lan-ingurune berri honetako eskakizunen aurrean prest egoteko.
Izan ere, gaur inoiz baino beharrezkoagoa da partekatzea eta elkarrekin lan egitea. Lagunduko diguzu?
Gure erkidegoan izena eman besterik ez duzu, argitaratuz goazen informazio guztia eguneratuta jasotzeko.
Zatoz eta gure webgunea bisitatu: www.cebek-digital.es
Zain gaituzu!