Hurrengo agiriak CEBEKek azken urtean egindako jarduketen balantzea dira.
Estatutuen araberako betebehar hutsa ez ezik, guretzat aukera paregabea ere bada bertako organoen, sailen, proiektuen, elkarte kideen ekintzen… egoerari buruzko azterketa laburra argitaratzeko. Gure konfederazioan, printzipio gidaria izan da eta aurrerantzean ere izango da gure kontuak zein jarduketak gardenak izatea eta organo eskudunei behar besteko informazioa igortzea.
Hurrengo zenbakiak zenbatespen onenetan daude oinarrituta, erakundeak agiri hauek prestatzeko eta gobernu-organoei aurkezteko orduan eskuragarri zeukan informazioa kontuan hartuta.
2017eko ekitaldiko kontuak Kontabilitate Plan Nagusiaren arabera prestatu dira. Plan hori azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu da, eta irailaren 17ko 1159/2010 Errege Dekretuan bertan azaltzen da. Azken dekretu horren arabera, gainera, Irabazi Asmorik Gabeko Erakundeei Sendotutako Urteko Kontuak Zehazteko Arauak onartzen dira, urriaren 24ko 1491/2011 Errege Dekretuan onartutakoa kontuan hartuta.
Batzar Nagusiak maiatzaren 12ean onartutako urteko kontuetan, kanpoko auditoria egin da.