HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Ehun urtetik gorako historia

Libro Centenario

Libro Centenario

1890-1899
Bizkaiko Ekoizleen Liga (Liga Vizcaína de Productores) eta Bilboko “Círculo Minero” sortu ziren. Bizkaiko Ekoizleen Ligako kide ziren metalurgiako eta eraikuntzako enpresari talde batek Bizkaiko Industria Zentroaren (Centro Industrial de Vizcaya, CIV) sorrera bultzatu zuten, “Bizkaiko interes produktiboak eta ekonomikoak defenditzeko helburuarekin, botere publikoengan presioa egiteko talde gisa”.

1900-1909
Ontzijabeen Elkartea (Asociación de Navieros), burdinaren eta metalen gremioa eta Eraikuntzaren Patronatua sortu ziren.. Meatzeetako Ugazaben Elkartea (Asociación de Patronos Mineros) ere sortu zen.

1910-1919
Sarrailagileen Elkartea eratu zen. Nagusien elkarteen federazioa sortzeko saiakerek porrot egin zuten. Itsasontzien Ugazaben Elkartea eta Arte Grafikoen Elkartea sortu ziren. Espainia Iparraldeko Bankuen eta Bankarien elkartea ere eratu zen.

1920-1929
Industria Zentroa eta hari atxikitako gremioak 400 enpresak osatzen zuten, 30.000 inguru langileri lana ematen zietenak.

1930-1939
Bizkaiko Industria Zentroak eta Bizkaiko Ekoizleen Ligak zerbitzuak bateratu zituzten eta Bizkaiko Industria eta Ekonomia Erakundeen Federazioa (Federación de Entidades Industriales y Económicas de Vizcaya) eratu zuten..

1939-1977
Francoren diktadurak parentesi bat ekarri zuen Bizkaiko Industria Zentroaren jardueran. Haren zereginak enpresei aholkularitza eskaintzera mugatu ziren.

1977-1989
Bizkaiko Enpresarien Konfederazio Orokorra (Confederación General de Empresarios de Vizcaya, CEGEV) eta Bizkaiko Enpresa Zentroa (Centro Empresarial de Vizcaya, CEV) sortu ziren eta biak elkartu eta Bizkaiko Industria eta Merkataritza Zentroa (Centro Industrial y Mercantil de Vizcaya, CIMV) eratu zuten..

1990-1999
Bizkaiko Industria eta Merkataritza Zentroak (CIMV) izena aldatu zuen eta Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa (CEBEK) izena hartu zuen..

Menu