HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Gobernu-organuak

organos_gobierno_eus

Carolina Pérez Toledo. CEBEKeko Presidentea

2021eko maiatzaren 12an hautatu zuten, aurreko hilabeteetan egindako hauteskunde-prozesuaren ondoren.

Carolina Pérez Toledo:

  • EHUko Zuzenbideko lizentziaduna
  • ESICeko Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritzako MBA
  • ESADEko Emakume Kontseilarientzako Programa
  • LEARNLIGHTeko enpresaria eta zuzendaria Espainiarako

Gaur egun betetzen dituen karguak:

  • MUTUALIAko Zuzendaritza Batzordeko kidea
  • CONFEBASKeko Batzorde Betearazleko kidea
  • Bilboko Portuko Kontseiluko kidea
  • Tecnaliako patronatuko kidea

Zuzendaritza Batzordea Cebek 2021

Auditoriako Batzordea eta Zuzendaritza Batzordeko izendapenak

Zuzendaritza Batzordearen eskumenei inolako kalterik egin gabe, honako hauxe da bere xedea:

  • CEBEKeko eta IFEko Kontuen Egoera aztertzea eta ikuskatzea.
  • CEBEKeko eta IFEko langileen kontratazioak ikuskatzea edota langileen egokitzapenak egitea.
  • CEBEKeko eta IFEko langileen oraingo eta etorkizuneko ordainsarien politika zehaztea.
  • CEBEeko Kode Etikoa betetzen dela bermatzen duen organoa izatea, Kode Etikoa hartzaile guztiek jaso eta ezagutzen dutela ziurtatzea, sortu daitezkeen gatazkak konpontzea eta ez-betearazpenagatiko ohartarazpenak edo salaketak ebaztea.
  • Aurretiaz zehaztutako maiztasunaz, Zuzendaritza Batzordeari gai horiekin lotutako informazioa ematea.

Presidenteak proposatuta, honako hauexek osatzen dute Auditoriako Batzordea.

Kode Etikoa

2013ko azaroan, presidenteak proposatuta, CEBEKeko langileek eta bertako gobernu-organoetako kideek derrigorrean bete beharreko kode etikoa onartu zuen Zuzendaritza Batzordeak.

Menu