Produktua hobetzeko eta merkatuko joerak zein diren jakiteko datuak aztertzea edo mahastien indarra zehazteko espektro anitzeko irudiak erabiltzea Bodegas Itsasmendi enpresarentzako funtsezko tresnak dira.
Bodegas Itsasmendi enpresak 25 urte bete berri ditu, eta nekazaritzako elikagaigintzako ekoizpena hobetzeko orduan teknologia berriek duten zeresanaren adibide argia da.
Bere ekoizpen-jarduerak mahatsa ereitea, txakolina egitea eta saltzea eta enoturismoa sustatzea du helburu, eta, jarduera horri hasiera eman zionetik, upategi honetako arduradunek garapen-bidean dauden teknologiak erabiltzen dituzte bere prozesuetako zenbait arlotan. Eredu horri, hain zuzen ere, 4.0. Txakolina izena jarri diote.
Aspaldi, Bodegas Itsasmendi aitzindaria izan zen hegazkin txikiek egindako espektro anitzeko irudien azterketan. Argazki horiek ereintzen indarra aztertzea zuten helburu, guneak zehazteko eta, horri esker, mahastiak modu jasangarri zein profesionalagoan kudeatzeko.
Era berean, datuen kudeaketarako programa bultzatzen ari dira, ingurune naturalari edo ardoaren kalitateari buruzko informazioa zenbait aldagairen arabera aztertzeko; esate baterako, klima edo lurzoru-mota. Datuen analisiak bezeroak ere baditu helburu, eta, horretarako, merkatuak, salmenten kopurua eta joerak ditu aztergai.
Teknologia berriak Bodegas Itsasmendi enpresako negozio-ereduan ere ezartzen dira, honako hauxe abian jartzean: ontziratzeko tren automatikoak, tenperaturaren kontrol automatizatuak, ekoizpen berrietarako I+Gko aretoa eta mikroardogintzarako eremua. I+Gko zeregin horretarako, erabakigarriak izan dira zentro teknologikoekin eta unibertsitateekin garatutako lankidetzak.
Garikoitz Ríosekin, Bodegas Itsasmendi enpresako zuzendari teknikoarekin, hitz egin dugu, eta, aitortu digunez, eraldaketa digitalari esker azkarrago bilakatu dira. Gainera, datuen azterketa funtsezkoa da, jakitate handiagoa edukitzeko, oinarrizkoa delako ausartagoa zein berritzaileagoa izateko eta merkatura egokitzeko.
Argazkiak
Arrakasta – kasuen zerrenda