HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

BIOLAN: Biosentsoreen digitalizazioa

Haririk gabeko konektibotasuna eta adimen artifiziala dituzten biosentsoreak zenbait sektoreren etorkizuna dira; osasuna edo elikadura, esaterako

BIOLAN Bizkaiko ETE bioteknologikoa da ,bere egoitza Bizkaiko Teknologia eta Zientzia Parkean dago. Elikagaien segurtasuna eta elikagaien industriako ekoizpen-prozesuen kalitate-kontrola bermatzen duten biosentsoreen garapenean, fabrikazioan eta merkaturatzean espezializatua dago.

Bere bezero nagusienak, sektore hauetako enpresak dira : arrantza, esnekiak, mahastizaintza zein ardogintza . Europako, Asiako, Afrikako, Latinoamerikako eta Ozeaniako 50 herrialdetan baino gehiagotan du presentzia . Esportazio-tasa %80tik gorakoa izan zen 2020an.

Gaur egun, BIOLAN bete-betean ari da I+G+b arloa garatzen. Izan ere, biosentsoreen digitalizazio proiektu batean ari da lanean. Eraldaketa digital horren ondorioz, sail berri bat sortu da. Bertan, datuak, entzimekin, molekulekin, elektroiekin, anpereekin edota urrezko nanopartikulekin hasi dira elkarbizitzen “ machine learnig “ edo konektibitatearen bitartez. BIOLANen biosentsore berriek haririk gabeko konektibitatea izango dute, holan enpresak sarean duen plataformarekin konektatuta egongo dira.

BIOLANek, ordea, eraldaketa digitalarekin eta 4.0. Industriarekin lotutako beste erronka batzuk ere baditu; esate baterako, ‘lateral flow’ teknologian lan egiten jarraitzea edo osasunean oinarritutako fabrikazio-lerroa sustatzea (BIOLAN HEALTH), COVID-19ari aurre egin nahian antigorputzak antzemateko test serologikoa merkaturatzean.
Erronka horiei buruz eta erronka horiek lortzeko bidean teknologia berriek duten garrantziari buruz hitz egin dugu BIOLANeko CEOa den Asier Albizurekin, CEBEKek bultzatutako ‘Bizkaiko 4.0. Industriaren arrakasta-kasuen’ kapitulu berri honetan.

4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es

Arrakasta – kasuen zerrenda

, ,

Menu