HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Bilboko Athletic Club: Datuen analitika aurreratua kirol-errendimendua hobetzeko

Bilboko Athletic Clubek 125 urteko historia darama bizkarrean, eta aitzindaria izan da arlo askotan. Era berean, berritzailea ere izan da teknologia berrien erabileran eta ezarpenean, zenbait kategoriatan jokatzen duten 400etik gora futbolarien kirol-errendimendua hobetzeko.

Smart Nutrition Lab da horren adierazgarri. Athletic Cluben ekimen horretan, kirol-errendimendu profesionalean zuzenean ezarritako nutrizioko, osasuneko eta ongizateko azken aurrerakuntzak kontuan hartzen dituen laborategi gastronomikoa jarri da abian. Bertan, teknologia erabili eta esperientzia berriak garatzen dira, datuak tratatzeko eta ezartzeko asmoz.

Big data, adimen artifiziala eta Bilboko Athletic Clubeko jokalari profesionalen kirol-errendimenduari buruzko datuak atzitzeko sentsore wearableak bezalako teknologiei esker, badago kirolarien nutrizioari onura hobea ateratzerik eta haien osasun fisikoa nahiz kirol-errendimendua hobetzerik.

Kasu honetan, teknologiak osasuneko profesionalen zerbitzura daude, datu-kopuru handiak biltzeko eta aztertzeko. Horrela, baloratzeko eta jarraibideak ezartzeko orduan, beti-beti giza profesionala izango da azken erabakia hartzen duena eta kirolariei ikuskaritza zein laguntasun integrala eskaintzen dizkiena.

Smart Nutrition Labek honako enpresa eta startup hauekin lan egiten du: Ikea (eremuen diseinu adimenduna), BM Supermerkatuak (supermerkatu ofiziala), AZTI (bazkide zientifikoa), Aretxarte (zerbitzu gastronomikoko operadorea), Grabit (elikagaiak modu automatizatuan antzemateko prozesua), Proppos (elikagaien trackingerako gailuak), Microcaya (osasunaren azterketa adimenduna), Visioluxe (ikus-entzunezko irtenbideak), The Health Company (nutrizioko aholkularitza estrategikoa) eta Bizkaiko Foru Aldundia, partner instituzional moduan.

Bizkaiko enpresetan teknologia berriak ezartzeko prozesuko arrakasta-kasuei buruz CEBEKek bultzatutako podcasteko kapitulu honetan, Josean Lekuerekin, Bilboko Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoetako arduradunarekin, eta Toscana Viarrekin, talde zurigorriko nutrizionistarekin, hitz egin dugu Smart Nutrition Labi eta osasunaren zein kirol-errendimenduaren zerbitzura dauden teknologia berriei buruz.

4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es

Arrakasta – kasuen zerrenda

, ,

Menu