Nazioartekotzea
Bizkaiko enpresek ingurune geroago eta konplexuago eta zalantzagarriagoetan lan egin behar dute. Mundializazioa, globalizazioa eta, orobat, munduko herrialde eta ekonomia ezberdinen arteko goraka doazen elkarrekiko harremanek enpresa-erakundeak urruneko eta duela urte batzuk arte pentsaezinak ziren merkatu, lehiakide eta hornitzaileei aurre egin beharra dakar. Nazioartekotzea dagoeneko ez da enpresa gutxi batzuen alternatiba bat eta, geroago eta gehiago da manamendu eta beharrizan bat, egungo munduan exijitzen diren lehiakortasun-mailei eusteari begira.
Testuinguru honetan, enpresa txiki eta ertainek nazioartekotzeko estrategia sartu behar dute lehentasunez haien negozioaren barruan, merkatuak hedatzeari begira (herrialde berrietara esportatuz) edo haien ekoizpen-kostuak murriztuz (osagaiak merke inportatuz).
Enpresa txiki eta ertainentzako nazioartekotzeko prozesua konplexua dela eta, CEBEK-ek enpresa elkartekideak atzerriko merkatuetara irten daitezen laguntzeko eta nazioartekotze hori hobetzeko hainbat jarduera garatzen du, ondorengo jarduketa-ardatzen bitartez:
- Enpresa txiki eta ertainetan nazioartekotze-prozesua optimizatzeko jardunaldiak eta tailerrak.
- Nazioartekotzerako enpresen arteko lankidetza sustatzea.
Cebek – Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko presidenteak, Iñaki Garcinuñok, eta Banco Sabadelleko zuzendariorde nagusi eta Iparraldeko Lurraldeko zuzendariak, Iñaki Navarrok, Bizkaiko enpresen nazioarteko ezarpenaren garapena bultzatzeko lankidetza-hitzarmen “estrategikoa” berritu dute 25 milioiko gehikuntzaz, guztira laguntzetan 338 milioi euro betearaztean 2018. urteko “emaitzak onak” izan ondoren.
2018an, Cebekek eta Banco Sabadellek 338 milioi erabili zituzten Bizkaiko enpresen nazioarteko ezarpena sustatzeko. Horretarako, lurraldeko enpresak kanpoko merkatuetan sartzeko prozesua finantzatu zuten, eta, ekitaldi honetan, 25 milioi gehiago eskainiko dira laguntza horietan
Hitzarmenean adierazitakoaren arabera, banku-erakundeak kreditu-lineak eta laguntzarako zein aholkularitzarako zerbitzuak eskaintzen ditu, eta, horri esker, Cebekeko enpresa kideek badute nazioarteko merkatu berrietan sartzerik eta teknologia berriak ezartzerik.
Hitzarmenaren arabera, “Exporta” lineari eutsiko zaio, baina bere finantzaketa-muga gehituko da. “Implanta” lineari, ordea, 2018an ezarritako baldintza berberetan eutsiko zaio.
EXPORTA LINEA
2018an, ‘Exporta’ lineak 275 milioi euroko zuzkidura zeukan, kanpoan merkaturatzen hasteko edo prozesu hori garatzeko proiektuak babesteko eta finantzatzeko.
Hona hemen kanpoko merkataritzako jarduerako sektore nagusiak: makinak eta beste ekipamendu-ondasun batzuk, automobilgintzako osagaiak, papera eta eratorriak, erregaiak eta metalak. Bestetik, garraioa eta zerbitzu logistikoak nabarmentzen dira zerbitzuen sektorean. Garatutako eragiketek EBko herrialde nagusiak dituzte helburu; esate baterako, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Portugal; baita Estatu Batuak ere. Era berean, gehikuntza handia ere gertatu da Txinan, Mexikon, Turkian (bertan, energia berriztagarrien sektorea nabarmentzen da), Marokon, Aljerian eta Indian.
IMPLANTA LINEA
‘Implanta’ lineak 30 milioi euroko zuzkidura dauka, merkataritzaren edota ekoizpenaren arloko kanpoko ezarpenerako proiektuak finantzatzeko.
Kanpoan inbertitzeko linea honetan, iaz 27 milioi euro baino gehiago eman zitzaizkien 32 ezarpen-proiekturi. Herrialdeka, Mexiko, Estatu Batuak, Alemania, Frantzia eta India nabarmentzen dira; eta, sektoreka, automobilgintza, burdingintzako ekipamenduak, energia berriztagarriak eta zerbitzu logistikoak. Guztira, bi lineen bidez, iaz 338 milioi euro betearazi dira guztira.
“2018ko datu horiek hain onak” izan direnez, 2019. urteari begira ‘Exporta’ linearen zenbatekoa gehitu da 300 milioi euroraino, 2018ko 275 milioien aldean. ‘Implanta’ linearen zenbatekoa, ordea, 30 milioi eurokoa izango da berriro.
PRESTAKUNTZA ETA SENTSIBILIZAZIOA
Era berean, hitzarmen honen esparruan, Banco Sabadelleko kudeatzaile aditu espezializatuek eta beste hizlari batzuek prestakuntzarako edota sentsibilizaziorako jarduerak egiten dituzte ETE-en nazioarteko ezarpenaren arloan, eta, 2018an, 250 enpresak parte hartu zuten bertan.
Hona hemen jardunaldiotan jorratutako gaiak: ‘Nazioarteko kontratazioa eta gatazken konponbidea’, ‘MENA herrialdeetako logistika, aduanak eta ordainbideak’, ‘Incoterms’, ‘Nazioarteko fiskalitatea eta Sozietateen gaineko Zerga eta erbesteratutako langileen zergapeketa’ eta ‘Herrialdea: Txina. Bezeroekin egindako topaketak’.