HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

KRISI-EGOERETARAKO ENPRESA-ESTRATEGIAK

Proiektu honen helburua da krisi-egoerei aurre egiteko estrategia lehiakorrak eta eraginkorrak diseinatzea eta enpresen eskura jartzea, lehiakortasunarengan eta lan-egonkortasunarengan eragin positiboak dituztenak, enpresak kudeaketa estrategikora eramango dituztenak eta susperraldi ekonomikoaren oinarriak finkatzen lagunduko dutenak.

SINTESI-AGIRI honetan, I. MODULUAN, honakoa jasotzen da: ABANTAILA KONPETITIBOAK HAUTEMATEA; proiektuaren helburuak, metodologia, abantaila konpetitiboak hautemateari buruzko hainbat hausnarketa, ikertutako hiru sektoreen AMIA azterketa eta bigarren mailako iturrien ikerketan eta sektoretako adituei egindako lehenengo elkarrizketa sakonetan bildutako informazioaren ondoren lortutako ondorioak.

II. MODULUAN: KUDEAKETA ESTRATEGIKOKO PRAKTIKA EGOKIEN GIDA; Euskadiko enpresek krisiari erantzuteko abiarazi dituzten estrategia errealen adibideak deskribatzen dira; praktika egokien eredu dira, arrakasta izan duten eta berritzaileak eta transferigarriak diren praktikak direlako.

Eta, azkenik, III. MODULUAN: KRISI-EGOEREI AURRE EGITEKO ENPRESA-ESTRATEGIEN GIDA: PRESTAKUNTZARAKO LEHENTASUNEZKO LERROAK HORIEN APLIKAZIORAKO; euskal enpresei, merkatuan bizirauteko aukerak eta haien langileen balioaren ekarpena (lan-egonkortasuna areagotzea) areagotzeko gara ditzaketen enpresaren estrategiak edo JARDUKETAK eta langileak gaitzekoak zeintzuk izan daitezkeenaren inguruko aukera zabala erakusten zaie.

Gida biak dira azken emaitza, bigarren mailako iturrien azterketan oinarritutako ikerketa baten, sektoretako adituei eta enpresetako plangintza estrategikoko arduradunei egindako elkarrizketa sakonen eta Delphi teknikaren emaitza.

Proiektu honetan 60 enpresa eta organizaziok parte hartu du eta abantaila konpetitiboak identifikatzeko, kudeaketa estrategikoko praktika egokiak hautemateko eta, azkenik, krisi-egoerei aurre egiteko enpresa-estrategia lehiakor eraginkorrak diseinatzeko haien esperientzia profesionalaren ekarpena egin dute.

Informazio gehiago: Estrategien eta Praktika Egokien Gida

 

Menu