HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

4.0 Industria

Fabrikazio-prozesuetan teknologia berriak ezartzea (adimen artifiziala, gauzen internet, fabrikazio gehigarria, lankidetzapeko robotika, Big Data, errealitate birtuala…) faktore erabakigarria da edozein enpresaren lehiakortasunaren hobekuntzan. Eremu horretan, Bizkaiko konpainiek 4.0. Industria gaitzen duten teknologien erabileran eta garapenean dituzten arrakasta-kasuak azalduko ditugu.

4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es

Bilboko Athletic Club: Datuen analitika aurreratua kirol-errendimendua hobetzeko

Bilboko Athletic Clubek 125 urteko historia darama bizkarrean, eta aitzindaria izan da arlo askotan. Era berean, berritzailea ere izan da teknologia berrien erabileran eta ezarpenean, zenbait kategoriatan jokatzen duten 400etik gora futbolarien kirol-errendimendua hobetzeko. Smart Nutrition Lab da horren adierazgarri....
Zunibal: Adimen artifiziala eta komunikazio-sistema aurreratuak arrantza eraginkorragorako

Zunibal enpresak Derion dauka egoitza, eta 28 urte baino gehiago daramatza arrantza jasangarrirako irtenbide teknologikoak garatzen eta merkaturatzen. Bere bezeroei, mundu zabaleko arrantza-enpresei, lagundu nahi die ingurumena errespetatzen duen modu eraginkorragoan lan egiten. Horretarako, zenbait irtenbide eskaintzen dituzte; esate baterako,...
Legit.Health: Adimen Artifiziala, diagnostikoa egiten laguntzeko eta larruazaleko 232 gaixotasunen baino gehiagoren larritasuna modu automatikoan neurtzeko

Osasunaren arloko Legit.Health startupak irtenbidea garatu du, eta adimen artifizialeko teknologiak darabiltza, gure larruazalak gaixotasunen bat daukan jakiteko. Horretarako, antzeman dugun orbanen bati argazkia atera beterik ez daukagu. AA hau 232 patologia antzemateko gai da; esate baterako, dermatitisak, akne arrosak edo melanomak Continue reading
Euskalduna Bilbao: Azpiegiturak artatzeko biki digitalak

Bilboko Euskalduna Jauregia Bizkaiko hiriburuko biltzar-gune nagusia da, eta biki digitala jarri du abian, jarduketa-denborak hobetzeko eta makinen zein azpiegituren bizitza teknikoa luzatzeko. Sistemak prebentzioko artapenerako eta artapen zuzentzailerako behar diren lanak zein diren iragarri ahal izango du Sistema hau...
Airlan: Aire girotuko sistemen zerbitizaziorako big data eta machine learninga

Airlan Bizkaiko ETEa da, aire girotuko ekipamenduak fabrikatzen ditu eta ekipamendu horiek eraginkortasun energetikoari, soinu-mailari eta eraikuntzaren diseinuari begira duten errendimendua dauka ezaugarri bereizgarri. 1989an sortu zen, eta bere bezero nagusiak Espainia osoko eta Amerika Latinoko ospitaleak, hotelak eta bulegoak...
Dronak: 4.0. Industriarako eta Zehaztasuneko Nekazaritzarako droneak

Dronak Bizkaiko enpresa da, eta 2015ean sortu zen, droneekin lotutako zerbitzuak emateko eta horrelako gailuak erabilera zehatzetarako diseinatzeko eta fabrikatzeko. Aireko droneak ez ezik, lurretik eta itsasotik urrunetik lekualdatu daitezkeen tresnak ere sortzen dituzte. Haien garapenen artean, 4.0. Industriarako eta...
Addilan: Pieza handien metaleko fabrikazio gehigarria

Addilan Bizkaiko enpresa da, eta 2017an sortu zen makina-erremintaren bi fabrikatzaileren lankidetzaren ondorioz: Ona Electroerosión eta Maherholding Taldea. Bere negozio-hobian, metaleko fabrikazio gehigarrirako irtenbideak eskaintzen ditu zenbait sektore industrialetan; esate baterako, aeronautikoan, aeroespazialean, energian edo ontzigintzan, besteak beste. Horretarako, metalean...
Eroski: Biltegi adimendunetan ezarritako teknologia berriak

Eroskik Elorrion duen biltegi adimendunean, automatizazioarekin, sentsorikarekin, datuen analisiarekin eta adimen artifizialarekin lotutako teknologiak bateratzen dira Eroskik Elorrioko udalerrian duena bezalako biltegi adimenduna azaltzeko orduan, elikagaiak edo beste era bateko produktuak biltegiratzeko gune bakunetan oinarritutako kontzeptuak ahaztu beharko lirateke. Elorrioko...
Anbiolab: Azken belaunaldiko analisi genetikorako tresnak garatzeko teknologia berriak

ANBIOLAB enpresak Euskadiko hondakin-uretan COVID-19aren jarraipena egiteko proiektuan parte hartzen du ANBIOLAB enpresa gaztea da, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan du egoitza eta azken belaunaldiko teknika genetikoak ezartzen ditu zenbait arlotan; esate baterako, ingurumena, osasuna edo nekazaritza. ANBIOLABeko proiektu nabarienen...
Euskaltel: ‘Big data’ eta adimen artifiziala bezeroentzako zerbitzuak pertsonalizatzeko

Euskal operadoreak teknologia berriak erabiltzen ditu bezeroekiko harremanak aberasteko, eta bere negozio-prozesuak hobetzeko. Euskal komunikazio-operadorearentzako beste erronka bat Virginen bidez Estatu osoari bere zerbitzuak eskaintzeko jauzia egitea izan da; horretarako, bere sistemak mailakatu ditu eta hodeiko soluzioen aldeko apustua egin...

Menu