HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Berrikuntza eta lehiakortasuna

Nabarmentzekoak

Addilan: Pieza handien metaleko fabrikazio gehigarria

Addilan: Pieza handien metaleko fabrikazio gehigarria

Addilan Bizkaiko enpresa da, eta 2017an sortu zen makina-erremintaren bi fabrikatzaileren lankidetzaren ondorioz: Ona Electroerosión eta Maherholding Taldea. Bere negozio-hobian, metaleko fabrikazio gehigarrirako irtenbideak eskaintzen ditu zenbait sektore industrialetan; esate baterako, aeronautikoan, aeroespazialean, energian edo ontzigintzan, besteak beste. Horretarako, metalean 3Dn inprimatzeko berariazko makina garatu du. Addilanen kasuan, WAAM teknologiaren aldeko apustua egin du, eta, horren bidez, soldadura-buruak metalezko hariaren punta urtu eta oinarrian jalkitzen du apurka-apurka. Hozten den neurrian, metal urtuaren beste geruza bat gainjartzen da aurrekoan, eta, horrelaxe egiten da, harik eta pieza osatu arte. Hona hemen metaleko fabrikazio gehigarrirako beste aukera batzuen aldean eskaintzen dituen abantailak: objektuen tamaina handiagoa, fabrikatzeko abiadura, materialaren aprobetxamendua eta kostuen aurrezkia. Era berean, badu beste abantailarik, teknika kentzaile tradizionalen bitartez fabrikatu ezin diren nolabaiteko konplexutasun geometrikoko piezak sortu daitezkeelako. Horrez gain, metalezko hariaren bidez soldatu daitekeen edonolako materiala erabili daiteke. Konpainia honen arrakasta-kasuen artean, invarrean (burdinaren eta nikelaren aleazioan) egindako moldeen fabrikazioa dugu, eta, ostean, sektore aeronautikorako beste pieza batzuk sortzeko erabiltzen dira. Beste arrakasta-kasu bati dagokionez, ontzigintzarako ordezko piezak fabrikatzen ditu teknika tradizionalen bidez baino era azkarragoan eta merkeagoan. Bestetik, berezko fabrikazio gehigarritik haratago, teknologia berriek agerpen handi-handia dute Addilanen egunez egunekoan honako arlo hauetan: fabrikatu beharreko piezen diseinu eraginkorra, makinak hobetzeko fabrikazio-datuen bilketa edo makinen euren urruneko monitorizazioa, arazorik gertatuz gero, bezeroei erantzuna emateko. CEBEKek bultzatutako '4.0. Industriako arrakasta-kasuak Bizkaiko enpresetan' podcastaren kapitulu honetan, Addilango CEOa den Amagoia Paskualekin aztertuko ditugu metaleko fabrikazio gehigarriaren giltzarriak eta abantailak. 4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es Arrakasta - kasuen zerrenda Jarraitu irakurtzen

Eroski: Biltegi adimendunetan ezarritako teknologia berriak

Eroski: Biltegi adimendunetan ezarritako teknologia berriak

Eroskik Elorrion duen biltegi adimendunean, automatizazioarekin, sentsorikarekin, datuen analisiarekin eta adimen artifizialarekin lotutako teknologiak bateratzen dira Eroskik Elorrioko udalerrian duena bezalako biltegi adimenduna azaltzeko orduan, elikagaiak edo beste era bateko produktuak biltegiratzeko gune bakunetan oinarritutako kontzeptuak ahaztu beharko lirateke. Elorrioko biltegi adimendunaren kasuan, teknologia berriak nagusi dira eremu osoan. Lehenengo eta behin, salgaiak jasotzen direnean, behar besteko tresnak erabiltzen dira hornitzaileek bidalitako produktuen kopurua eta egoera egiaztatzeko. Guztira, ia-ia 3.000 palet sartzen dira egunero biltegi honetan. Era berean, egunero, 3.000 bat palet zamatzen dira 300 kamioitan, Elorrioko biltegi adimendun honen ekintza-eremuan dauden 340 dendetara eramateko. Salgaiak jasotzeko prozesuaren zati bat jasotako paletak biltegiratze-siloetara eramatea edo paletetatik ateratzea da, eta, horretarako, kasu askotan, sistema automatizatuak edo giza langile gutxi erabiltzen dira. Prozesuak jarraitu egiten du, eta palet berriak modu automatizatuan sortzen dira zenbait dendatako eskaeren arabera. Horrela, trazabilitateari buruzko informazioa sortzen da, eta palet hauek kamioiratzeko gunera mugitzen dira uhal garraiatzaileen bitartez. Palet hauek kamioietan jarri baino lehen, datuen analisiarekin edo adimen artifizialarekin lotutako tresnak erabiltzen dira, garraio-ibilbide eraginkorrenak antolatzeko edo, horrez gain, paletak kamioien barruko aldean ahalik eta modu onenean lekuratzeko, iraulketarik eta hausturarik egon ez dadin. Eroskik Elorrion duen biltegi adimendunaren kasuan bezala, logistikako eta biltegiraketako plataforma handietan ezarritako teknologia berrien erronkei buruz hitz egin dugu Axier Bustinzarekin, Eroskiko Negozio, Plangintza eta Egokitzapen Komertzialaren Prozesuetako zuzendariarekin. 4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es Arrakasta - kasuen zerrenda Jarraitu irakurtzen

Anbiolab: Azken belaunaldiko analisi genetikorako tresnak garatzeko teknologia berriak

Anbiolab: Azken belaunaldiko analisi genetikorako tresnak garatzeko teknologia berriak

ANBIOLAB enpresak Euskadiko hondakin-uretan COVID-19aren jarraipena egiteko proiektuan parte hartzen du ANBIOLAB enpresa gaztea da, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan du egoitza eta azken belaunaldiko teknika genetikoak ezartzen ditu zenbait arlotan; esate baterako, ingurumena, osasuna edo nekazaritza. ANBIOLABeko proiektu nabarienen artean, nabarmendu egin beharko litzateke URBEHAn parte hartzen duela. Bertan, behar besteko irtenbidea garatzen ari dira, Euskadiko hondakin-uren sareetan laginak hartzeko eta koronabirusa biztanleen artean dagoela lehenago antzeman ahal izateko. Era berean, beste ekimen batzuetan ere parte hartzen du; esate baterako, CIANOBACen, kontsumorako uretan zianobakterioengatiko toxikotasunaren kontrolerako metodo integratua garatzeko, edo ANBIO-NGS proiektuan, “NGSko” eta bioinformatikako azken belaunaldiko analisi genetikorako tresnak erabiltzeko eta, horrela, proiektuko faseen arabera, zenbait hondakinen bidez kutsatutako lurzoru industrialak eta hondakin solidoak tratatzeko. ANBIOLABen ezaugarri nagusietakoaren arabera, orain arte, horrelako analisiak teknika genetiko tradizionalen bidez egiten ziren. Bere kasu zehatzean, 'big datarekin', datuen analisi aurreratuarekin edo adimen artifizialarekin lotutako tresna teknologikoak darabiltzate, euren analisien abiadura eta zehaztasuna hobetzeko. CEBEKek bultzatutako '4.0. Industriak Bizkaian dituen arrakasta-kasuak' podcasteko kapitulu honetan, ANBIOLABeko zuzendari eragilea den Begoña Gartzia de Bikuñarekin eta enpresako I+G+b-ko zuzendaria den Joana Hevia Oruberekin hitz egingo dugu honako honexeri buruz: teknologia berriek zer zeresan duten analisi genetikoaren ingurunean eta haien ezarpenak nola lagundu dion Bizkaiko konpainia honi beste dimentsio bat hartzen eta bere jarduera-arloko erreferentea izaten. 4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es Arrakasta - kasuen zerrenda Jarraitu irakurtzen

Euskaltel: 'Big data' eta adimen artifiziala bezeroentzako zerbitzuak pertsonalizatzeko

Euskaltel: 'Big data' eta adimen artifiziala bezeroentzako zerbitzuak pertsonalizatzeko

Euskal operadoreak teknologia berriak erabiltzen ditu bezeroekiko harremanak aberasteko, eta bere negozio-prozesuak hobetzeko. Euskal komunikazio-operadorearentzako beste erronka bat Virginen bidez Estatu osoari bere zerbitzuak eskaintzeko jauzia egitea izan da; horretarako, bere sistemak mailakatu ditu eta hodeiko soluzioen aldeko apustua egin du. Euskaltel Euskadiko enpresa teknologiko nagusietakoa da. IKTekin, eraldaketa digitalarekin eta 4.0. Industriarekin lotutako irtenbide zehatzak eskaintzen dizkie bezeroei, eta, horrez gain, teknologia berri horiek ere badarabiltza, bere negozio-prozesuak hobetzeko. Alde horretatik, datuen analisi aurreraturako tresnen, 'big dataren' eta adimen artifizialaren erabilerari buruz hitz egin genezake, bezeroak hobeto ezagutzeko eta proposamenak zein zerbitzuak erabiltzaile-profil bakoitzaren arabera pertsonalizatu ahal izateko. Euskaltelen ere erabiltzen dituzte horrelako tresnak, eta, bertan, datuak zein adimen artifiziala bateratzen dira, terminalen salmentan iruzurrak antzemateko edo komunikazioekin lotutako arazoak aztertzeko. Euskaltelek onura ateratzen dio datuen balioari, baina, horrez gain, teknologia berriekin lotutako erronkei ere aurre egin behar izan die; esate baterako, berarekin bat egin duten enpresetako, Telecableko edo R-ko, adibidez, CRMen edo ERPen integrazioa. Komunikazioetako euskal operadorearentzat, Virginen bidez Estatu osoari zerbitzuak eskaintzea izan da beste erronka bat, horren ondorioz bere sistemak eskalatu eta 'cloud' irtenbideen alde egin behar izan duelako. Erronka horiei guztiei nola aurre egin dien eta adimen artifizialeko algoritmoen nahiz 'big dataren' gaur egungo zeresana zein den izan dugu hizpide Euskalteleko Data Analyticseko Olga Fernández Sabínekin. 4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es Arrakasta - kasuen zerrenda Jarraitu irakurtzen

Bodegas Itsasmendi: Nekazaritzako elikagaigintza hobetzeko teknologiak

Bodegas Itsasmendi: Nekazaritzako elikagaigintza hobetzeko teknologiak

Produktua hobetzeko eta merkatuko joerak zein diren jakiteko datuak aztertzea edo mahastien indarra zehazteko espektro anitzeko irudiak erabiltzea Bodegas Itsasmendi enpresarentzako funtsezko tresnak dira. Bodegas Itsasmendi enpresak 25 urte bete berri ditu, eta nekazaritzako elikagaigintzako ekoizpena hobetzeko orduan teknologia berriek duten zeresanaren adibide argia da. Bere ekoizpen-jarduerak mahatsa ereitea, txakolina egitea eta saltzea eta enoturismoa sustatzea du helburu, eta, jarduera horri hasiera eman zionetik, upategi honetako arduradunek garapen-bidean dauden teknologiak erabiltzen dituzte bere prozesuetako zenbait arlotan. Eredu horri, hain zuzen ere, 4.0. Txakolina izena jarri diote. Aspaldi, Bodegas Itsasmendi aitzindaria izan zen hegazkin txikiek egindako espektro anitzeko irudien azterketan. Argazki horiek ereintzen indarra aztertzea zuten helburu, guneak zehazteko eta, horri esker, mahastiak modu jasangarri zein profesionalagoan kudeatzeko. Era berean, datuen kudeaketarako programa bultzatzen ari dira, ingurune naturalari edo ardoaren kalitateari buruzko informazioa zenbait aldagairen arabera aztertzeko; esate baterako, klima edo lurzoru-mota. Datuen analisiak bezeroak ere baditu helburu, eta, horretarako, merkatuak, salmenten kopurua eta joerak ditu aztergai. Teknologia berriak Bodegas Itsasmendi enpresako negozio-ereduan ere ezartzen dira, honako hauxe abian jartzean: ontziratzeko tren automatikoak, tenperaturaren kontrol automatizatuak, ekoizpen berrietarako I+Gko aretoa eta mikroardogintzarako eremua. I+Gko zeregin horretarako, erabakigarriak izan dira zentro teknologikoekin eta unibertsitateekin garatutako lankidetzak. Garikoitz Ríosekin, Bodegas Itsasmendi enpresako zuzendari teknikoarekin, hitz egin dugu, eta, aitortu digunez, eraldaketa digitalari esker azkarrago bilakatu dira. Gainera, datuen azterketa funtsezkoa da, jakitate handiagoa edukitzeko, oinarrizkoa delako ausartagoa zein berritzaileagoa izateko eta merkatura egokitzeko. Argazkiak Arrakasta - kasuen zerrenda Jarraitu irakurtzen

Coca-Cola European Partners: Elikaduraren sektoreko teknologia berriak

Coca-Cola European Partners: Elikaduraren sektoreko teknologia berriak

4.0. industriak zeresan nabaria dauka ekoizpen prozesuetan eta logistikarekin lotutakoetan ere bai Galdakaoko udalerrian dagoen Coca-Cola European Partners lantegiak 64 urte bete berri ditu. Lantegi horretan, mundu-mailan ezagututako edaria fabrikatzen da, baina, horrez gain, gasdun, gasik gabeko, azukredun eta azukrerik gabeko edariak ere ekoitzi eta ontziratzen dira hainbat eratako ontzietan. Produktu horiek etengabe saldu eta garraiatzen dira Espainiako iparralde osoko udalerrietara, eta, horretarako, konplexutasun handiko logistika behar da. Hasiera-hasieratik, teknologia berriek beti izan dute agerpena Coca-Colako ekoizpen eta logistikako prozesuetan, baina, orain, are handiagoa dute, 4.0. industriak dakarren iraultza kontuan hartuta. Garrantzi horren jakitun, Coca-Cola SPRIk eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako BIND 4.0 ekimen publiko pribatuaren parte da, eta enpresa sustatzaileen zein 'startup' teknologikoen arteko lankidetza bultzatzea du helburu. Partaidetza horri esker, iaz proiektuak garatu zituen Aquadat edo Myruns euskal enpresekin, ura tratatzeko eta tapoien trazagarritasuna kontrolatzeko, hurrenez hurren. Coca-Colak BIND 4.0 ekimenean parte hartzen du enpresa bultzatzaile moduan, baina, horrez gain, orain dela urte batzuetatik multinazionala eraldaketa digitalerako programan dago murgilduta, eta programa hori zenbait teknologiatan oinarritzen da; esate baterako, adimen artifiziala, konektibotasuna, blockchaina, analitika prediktiboa... Jaime Cardenalekin, Galdakaoko Coca-Cola European Partners lantegiko zuzendariarekin, hitz egin dugu teknologia berriek elikagaigintzarekin lotutako lantegi handi batean duten eta edukiko duten eraginari buruz. Argazkiak Arrakasta - kasuen zerrenda Jarraitu irakurtzen

Arrakasta-kasua: SENER:  Informazioaren kudeaketa hobetzeko adimen artifiziala

Arrakasta-kasua: SENER: Informazioaren kudeaketa hobetzeko adimen artifiziala

Multinazionala zenbait tresna garatzen ari da enpresan bertan, informazioa sailkatzeko eta datu-base bakarrak sortzeko Edonolako enpresarentzako giltzarri lehiakorretako bat bere jarduerari buruzko ahalik eta informazio digitalizatu gehien edukitzea da, gordetzeko eta eraginkortasunez tratatzeko. Garrantzi horren jakitun, SENERen, 1956an sortutako eta hogeitik gora herrialdetan bulegoak eta ekoizpen-lantegiak dituen konpainian, 4.0. industriako tresnak garatzen ari dira, informazioa tratatzeko eta kudeatzeko. Lehenengo proiektuak proiektuen garapenerako zehaztapen teknikoen pleguak modu automatikoan irakurtzeko sistemak sortzea du helburu. Plegu horiek ehunka orrialde dituztenez, ordu asko behar dira irakurtzeko. Testuen ulermenerako adimen artifizialean oinarritutako tresna horri esker, badago zehaztapen teknikoak modu automatikoan sailkatzetik, eta, horrela, denbora aurrezten da. Bestetik, SENERen, datu-base bakarra sortzeko ari dira lanean, esate baterako, eguzki-energiako lantegiaren eraikuntza-proiektuarekin lotutako informazio guztia biltzeko. Luzaro dirauten proiektuak direnez eta, bertan, hamarnaka eragilek esku hartzen dutenez, oso garrantzitsua da informazio guztia datu-base bakar batean biltzea. Ekimen horren izena SENDU da. Adibide horiek, besteak beste, argi uzten digute eraldaketa digitala ere oso garrantzitsua dela enpresan bertan, 4.0. industriarekin zerikusia duen guztiaren sustatzailetzat hartzen diren enpresa handienetan ere bai. Ekimen horiek eta gaur egungoa bezalako testuinguruan eraldaketa digitalak duen garrantzia hizpide izan genituen Óscar Juliárekin, SENEReko Berrikuntza eta Digitalizazioko Unitate Teknologikoko zuzendariarekin. Argazkiak Arrakasta - kasuen zerrenda Jarraitu irakurtzen

Kutxabankek eta ADEGI, CEBEK ETA SEA enpresa-erakundeek programa nonen beste edizio bat sinatu dute, 2.000 milioi eurokoa

Kutxabankek eta ADEGI, CEBEK ETA SEA enpresa-erakundeek programa nonen beste edizio bat sinatu dute, 2.000 milioi eurokoa

‘Makina Berria’ programaren VII. edizioak enpresa-proiektu iraunkorren finantzaketa sustatuko du Jarraitu irakurtzen

GJH – GARAPEN JASANGARRIAREN HELBURUAK

Aurkezpena
Atxikitako enpresak
Jarduketa egokiak
Agiri interesgarriak
Aliantzak

Top Enpresa Topaketak

Enpresa Topaketetarako Programa, enpresen bikaintasunaren arloko esperientziak igortzeko.

 

Nazioartekotzea

Nazioartekotzea merkatuak hedatzeko negozio-gako gisa. CEBEK- BancoSabadellGuipuzcoano akordioa.

CEBEK DIGITALA

Sentsibilizazio, informazio eta prestakuntzarako jarduketak eta elkartekideentzako aholkularitza-zerbitzuak.

Ingurumena

CEBEK-ek praktika egokien gida eta Ingurumenaren kudeaketarako tresnak lantzen dihardu.

Eraginkortasun energetikoa

Save to Compete: EDPren laguntzaz enpresetan eraginkortasun energetikorako proiektuak garatzen laguntzeko programa.

4.0 Industria

Bizkaiko konpainiek 4.0 Industria gaitzen duten teknologien erabileran eta garapenean dituzten arrakasta-kasuak.

Menu