HasieraDeitu gaitzazu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Arrakasta-kasua: SENER: Informazioaren kudeaketa hobetzeko adimen artifiziala

Multinazionala zenbait tresna garatzen ari da enpresan bertan, informazioa sailkatzeko eta datu-base bakarrak sortzeko

Edonolako enpresarentzako giltzarri lehiakorretako bat bere jarduerari buruzko ahalik eta informazio digitalizatu gehien edukitzea da, gordetzeko eta eraginkortasunez tratatzeko.

Garrantzi horren jakitun, SENERen, 1956an sortutako eta hogeitik gora herrialdetan bulegoak eta ekoizpen-lantegiak dituen konpainian, 4.0. industriako tresnak garatzen ari dira, informazioa tratatzeko eta kudeatzeko.

Lehenengo proiektuak proiektuen garapenerako zehaztapen teknikoen pleguak modu automatikoan irakurtzeko sistemak sortzea du helburu. Plegu horiek ehunka orrialde dituztenez, ordu asko behar dira irakurtzeko. Testuen ulermenerako adimen artifizialean oinarritutako tresna horri esker, badago zehaztapen teknikoak modu automatikoan sailkatzetik, eta, horrela, denbora aurrezten da.

Bestetik, SENERen, datu-base bakarra sortzeko ari dira lanean, esate baterako, eguzki-energiako lantegiaren eraikuntza-proiektuarekin lotutako informazio guztia biltzeko. Luzaro dirauten proiektuak direnez eta, bertan, hamarnaka eragilek esku hartzen dutenez, oso garrantzitsua da informazio guztia datu-base bakar batean biltzea. Ekimen horren izena SENDU da.

Adibide horiek, besteak beste, argi uzten digute eraldaketa digitala ere oso garrantzitsua dela enpresan bertan, 4.0. industriarekin zerikusia duen guztiaren sustatzailetzat hartzen diren enpresa handienetan ere bai.

Ekimen horiek eta gaur egungoa bezalako testuinguruan eraldaketa digitalak duen garrantzia hizpide izan genituen Óscar Juliárekin, SENEReko Berrikuntza eta Digitalizazioko Unitate Teknologikoko zuzendariarekin.

Argazkiak


Arrakasta – kasuen zerrenda

Menu