HasieraDei iezaguzu
94 400 28 00
Kontaktua eues

Negoziazio kolektiboa

CEBEK badu 2012tik negoziazio kolektiborako aholkularitza zerbitzu bat empresa mailan azken urteotan gure enpresek gero eta gehiago eskatzen duten zerbitzu bat bilakatzean. Adibidez 2019an gure abokatuek, sektoreko hitzarmen kolektiboetan gain 11 enpresa hitzarmenen negoziazioetan parte hartu dute eta beste hainbat akordio konkretuetan alhokatu dituzte enpresak (ordu erregistroa, hitzarmen ez aplikatze etab.)

Horretarako, negoziaziorako esperientzia handia duten eta indarreko lan-araudia ondo ezagutzen duten lan-arloko abokatuak dauzka.

Negoziazio-prozesuaren parte bezala, CEBEK-eko enpresa elkartekideei ondorengo abantailak eskaintzen zaizkie, esklusiboki:

  • Enpresa-plataforma lantzerakoan eta sindikatu-plataformaren balorazioan irizpideen ekarpena egiteko aukera.
  • Egiten diren batzar guztietara joateko aukera.
  • Negoziazio-prozesuaren egoerari buruzko informazio zehatza.
  • Lortutako akordioei buruzko lehentasunezko informazioa.

NEGOZIATUTAKO HITZARMENEN ZERRENDA

1 INDUSTRIA: 5 hitzarmen.

  • Industria Siderometalurgikoa
  • Eraikuntza
  • Arte Grafikoak
  • Arrain Kontserben Industria
  • Harria eta Marmola

2 ZERBITZUAK: : 10 hitzarmen.

  • Ontzi-kontsignaziodunak
  • Estibatzaileak eta Garraio-kudeatzaileak
  • Gasolina-zerbitzuguneak
  • Merkantzien Garraioa
  • Kirol-lokalak eta Zelaiak
  • Farmazia-bulegoak
  • Bulegoak eta Langelak
  • Eraikin eta Lokalen Garbiketa
  • Hirugarren adinekoen Bizkaiko Zentroak
  • Elikagaien salmentan diharduten etxera eramateko zerbitzuko enpresak

3 MERKATARITZA:: 10 hitzarmen.

  • Altzarien komertzioak
  • Fruta eta Barazkien Biltegizainak
  • Ardo eta Likoreen Biltegizainak eta Botilaratzaileak
  • Komertzioa Orokorrean
  • Metalaren Komertzioak
  • Elikagaien Komertzioak
  • Oihalgintzako Komertzioak
  • Larru eta Oinetakoen Komertzioak
  • Tindategiak eta Ikuztegiak
  • Arrain handizkariak

Bizkaiako hitzarmen kolektibo guztiak eguneratuta agertzen dira Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean

CEBEK-ek Enpresako Akordio Kolektiboen Negoziaziorako Zerbitzu bat dauka. Tresna berri honi esker, Lan-erreforma indarrean sartuz geroztik esparru honetan sortutako behar berriei erantzuna ematen zaie; Lan-erreforma berriak enpresako hitzarmenak gailentzen ditu negoziaziorako beste edozein esparruren gainetik.

CEBEK-en negoziazio kolektiboetarako zerbitzuaren bitartez, hala eskatzen duten enpresek negoziazio-prozesuan jarraituko den estrategia diseinatzeko aholkularitza jasoko dute; baita negoziazioaren xede diren gai ezberdinetarako proposamenak definitzeko eta lantzeko laguntza ere, eta lagun egingo zaie negoziazio kolektiboaren prozesuan.

Hala badagokio, CEBEK-ek desadostasuna kudeatuko du, beharrezko adiskidetze, bitartekaritza edo arbitrajerako laguntza emanez. Zerbitzu hori erabat neurriko baldintza ekonomikoetan eskaintzen da elkartekideentzat. Baldintza horiei buruzko informazio gehiago behar izanez gero, ez ezazue zalantzarik izan eta jar zaitezte gurekin harremanetan.

Informazio gehiagorako, gure abokatuekin harremanetan jar zaitezkete.

Menu