ANBIOLAB enpresak Euskadiko hondakin-uretan COVID-19aren jarraipena egiteko proiektuan parte hartzen du
ANBIOLAB enpresa gaztea da, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan du egoitza eta azken belaunaldiko teknika genetikoak ezartzen ditu zenbait arlotan; esate baterako, ingurumena, osasuna edo nekazaritza.
ANBIOLABeko proiektu nabarienen artean, nabarmendu egin beharko litzateke URBEHAn parte hartzen duela. Bertan, behar besteko irtenbidea garatzen ari dira, Euskadiko hondakin-uren sareetan laginak hartzeko eta koronabirusa biztanleen artean dagoela lehenago antzeman ahal izateko.
Era berean, beste ekimen batzuetan ere parte hartzen du; esate baterako, CIANOBACen, kontsumorako uretan zianobakterioengatiko toxikotasunaren kontrolerako metodo integratua garatzeko, edo ANBIO-NGS proiektuan, “NGSko” eta bioinformatikako azken belaunaldiko analisi genetikorako tresnak erabiltzeko eta, horrela, proiektuko faseen arabera, zenbait hondakinen bidez kutsatutako lurzoru industrialak eta hondakin solidoak tratatzeko.
ANBIOLABen ezaugarri nagusietakoaren arabera, orain arte, horrelako analisiak teknika genetiko tradizionalen bidez egiten ziren. Bere kasu zehatzean, ‘big datarekin’, datuen analisi aurreratuarekin edo adimen artifizialarekin lotutako tresna teknologikoak darabiltzate, euren analisien abiadura eta zehaztasuna hobetzeko.
CEBEKek bultzatutako ‘4.0. Industriak Bizkaian dituen arrakasta-kasuak’ podcasteko kapitulu honetan, ANBIOLABeko zuzendari eragilea den Begoña Gartzia de Bikuñarekin eta enpresako I+G+b-ko zuzendaria den Joana Hevia Oruberekin hitz egingo dugu honako honexeri buruz: teknologia berriek zer zeresan duten analisi genetikoaren ingurunean eta haien ezarpenak nola lagundu dion Bizkaiko konpainia honi beste dimentsio bat hartzen eta bere jarduera-arloko erreferentea izaten.
4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es
Arrakasta – kasuen zerrenda