Airlan Bizkaiko ETEa da, aire girotuko ekipamenduak fabrikatzen ditu eta ekipamendu horiek eraginkortasun energetikoari, soinu-mailari eta eraikuntzaren diseinuari begira duten errendimendua dauka ezaugarri bereizgarri.
1989an sortu zen, eta bere bezero nagusiak Espainia osoko eta Amerika Latinoko ospitaleak, hotelak eta bulegoak dira. Izan ere, Airlanek Bilboko bulego nagusia ez ezik, bulegoak eta ordezkaritzak ere baditu, Galizian, Katalunian, Valencian, Madrilen, Andaluzian, Kanarietan, Balearretan, Dominikar Errepublikan eta Perun.
Airlanek darabiltzan teknologia berrien artean, honako hauexek nabarmentzen dira: big datako nahiz adimen artifizialeko tresnak, ekipamenduen jardunbidea monitorizatzeko eta, eraginkortasun energetikoari eta makinen artapenari dagokienez, bezeroei hobekuntza-irtenbideak eskaini ahal izateko; edo aire girotuko ekipamenduetako gorabeheren uneko bertako monitorizazioa. Horrela, datuei, haien lorpenari eta azterketari esker, negozio-eredu berriak lortzen ari dira euren bezeroekin.
Bestetik, Airlanek beste teknologia batzuk ere badarabiltza, errealitate areagotua, esaterako, laguntza teknikoko zerbitzuari edonolako jarduketan gidatzen laguntzeko. Era berean, errealitate areagotua oso lotuta dago BIM diseinuarekin eta betearazpeneko proiektuekin. Airlanentzako beste teknologia nabari bat Blockchaina da, eta bezeroei haien aire girotuko produktuen kontsumo energetikoari buruzko datu fidagarri bezain gardenak emateko erabiltzen da.
CEBEKek bultzatutako ‘Bizkaiko enpresetako 4.0. Industriako arrakasta-kasuak’ podcasteko kapitulu honetan, datuen lorpenaren eta azterketaren giltzarriak eta abantailak izan ditugu aztergai. Hartara, “zerbitzu berriak eskaintzen dizkiegu geure bezeroei, makina edo item ‘tradizionalaren’ salmentatik haratago”. Airlaneko Berrikuntzako eta Garapeneko arduraduna den Iker Garayrekin hitz egin dugu.
4.0. Industrian edo eraldaketa digitalean duzun arrakasta-kasuaren berri eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu: eerrazti@cebek.es
Arrakasta – kasuen zerrenda